
2. zk., 2024ko urtarrilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
32
IRAGARKIA, jendaurrean jartzen duena Aretxabaletako udalerriko (Gipuzkoa) Oro auzoan dagoen Portua putzutik ur publikoak aprobetxatzeko espedientea. Ur horrek abeltzaintzarako eta ureztatzeko erabilera izango du.
Espedientearen kodea: A-G-2022-0008.
Eskatzailea: Juan Urquia Usandegui.
Jardueraren kokapena: Aretxabaleta.
Bilketa-puntua (koordenatuak UTM (ETRS89)):
X = 540.644; Y = 4.764.552.
Eskatutako urteko bolumena: 728,7 m3 urtean.
Uraren erabilera: abeltzaintza eta ureztatzeko.
Obren deskribapena: putzutik kutxatila baten bidez hartutako urak 30 m3-ko edukiera duen lurpeko biltegi batera bideratzen dira, eta handik 1 m3-ko bigarren andel batera ponpatzen dira, ondoren banatzeko.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz (dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du), kaltetuak izan daitezkeela uste dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 13a.
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS