
2. zk., 2024ko urtarrilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
21
2930/2023 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, Kudeaketa Sanitarioko Unitateko Administrazio Azpitaldeko buru (Dokumentazio Klinikoa eta Artxiboa) lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia.
Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen, urriaren 18ko 2202/2023 Ebazpenaren bidez, Arabako Erakunde Sanitario Integratuan Kudeaketa Sanitarioko Unitateko Administrazio Azpitaldeko buru (Dokumentazio Klinikoa eta Artxiboa) lanpostua, izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen (2023ko azaroaren 6ko EHAA, 211 zk.).
Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da eskabiderik aurkeztu.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, Kudeaketa Sanitarioko Unitateko Administrazio Azpitaldeko buru (Dokumentazio Klinikoa eta Artxiboa) lanpostua betetzeko deialdia.
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 19a.
Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentea,
JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.
RSS