Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2024ko urtarrilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
19

2317/2023 EBAZPENA, abenduaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez adierazten den Alejandro Ballesteros Prados jaunak, berak eskatuta, Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari mediko izateari uzten diola.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 29ko 982/2021 Ebazpenaren bidez, Alejandro Ballesteros Prados jauna Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari mediko izendatu zen. Ebazpen hori EHAAn argitaratu zen, 2021eko abuztuaren 23an.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Alejandro Ballesteros Prados jauna Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari mediko lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko urtarrilaren 1eko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzari, Arabako Osasun Mentaleko Sareari eta Plangintza eta Kudeaketa Zerbitzuari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala