Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2024ko urtarrilaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
18

IRAGARKIA, jendaurrean jartzeko dena «Elgoibar eta Mendaro arteko tartean Debabarreneko saneamendu-proiektua».

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren 2023ko abenduaren 18ko Ebazpenaren bidez, hasierako onespena eman zitzaion «Deba behereko Elgoibar eta Mendaro arteko saneamendu-proiektuari».

Proiektu honen helburua da saneamendu-kolektore bat eta Elgoibar eta Mendaro artean dauden isurketak biltzeko beharrezko ponpaketa-estazioak egitea, Apraitzeko hondakin-uren araztegian tratatu daitezen.

Zehazki, aurreikusitako jarduketen bidez, Mendaroko Azpilgoeta, Garagartza, ESSER eta Erramone auzoetako hondakin-urak (ESSER poligonoa eta Kurutz-Gain poligonoa eta plaza) eta Elgoibarko Altzola auzoa (Apraitz HUAra doan biltodi biltzailerantz) lotzeko kolektore bat eta 5 ponpaketa-estazio eraikiko dira.

Proiektuari ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egiten zaio, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.2.b) artikuluan aurreikusitakoaren arabera; horretarako, aipatutako legearen 45. artikulutik 48. artikulura bitartean eta Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen V. tituluan ezarritako prozedurak jarraitu dira, eta 2023ko urriaren 10ean ingurumen-inpaktuaren txostena egin zen, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren ebazpenaren bidez.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin bat etorriz, proiektua jendaurrean jarriko da hogei (20) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Obra-proiektua interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren webgunean, Obra Hidraulikoak atalean: www.uragentzia.euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 18a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala