Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2024ko urtarrilaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
17

IRAGARKIA, emakida-eskubidea azkentzeko administrazio-prozedurari hasiera eman zaiola argitara ematen duena.

Espedientearen kodea: EX-B-2023-0057.

Titularra: Aceros Inoxidables Olarra, S.A.

Jardueraren kokapena: Larrondo auzoa (Loiu).

Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak):

X: 507.644; Y: 4.793.072.

Ibaia/Korrontea: Asua ibaia.

Emaria: 4,95 l/s.

Uraren xedea: industria-erabilera.

Emakidaren data: 2001-02-22.

Azkentzeko arrazoia: emakidaren epea amaitzea.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz (dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du), beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan. Han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 18a.

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala