Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2024ko urtarrilaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
14

IRAGARKIA, 2023ko abenduaren 14koa, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita agindu honi buruzko espediente baten dokumentazio-errekerimendua: Agindua, 2022ko uztailaren 14koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez kolektibo kalteberentzako bonu digitalak jaulkitzeko programaren oinarri arautzaileak ezarri eta horren deialdia egiten baita, Europar Batasuna – NextGeneration EUk (Único gizarte-bonua) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Ezinezkoa izan da errekerimendu hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Beraz, honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie 10 eguneko epea dutela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eskatutako dokumentazioa aurkezteko eta, horrela, espedientea izapidetzen jarraitu ahal izateko. Era berean, interesdunei ohartarazten zaie epe hori amaitzen denerako ez bada eskatutako dokumentazioa aurkeztu, eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela.

Interesdunek Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritzan (Eusko Jaurlaritza, Lakua eraikina, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) aztertu ahal izango dute errekerimenduaren testu osoa.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 14a.

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien zuzendaria,

XABIER ARRIETA GOIRI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala