Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2024ko urtarrilaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
9

AGINDUA, 2023ko abenduaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2023ko azaroaren 28ko Agindua, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratuko diren Lanbide Heziketako irakasle teknikoen iraungi beharrekoa den kidegoko funtzionarioen behin betiko zerrenda onartzen duena.

Akatsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 28ko Aginduaren testuan (2023ko abenduaren 14ko EHAA), zeinaren bidez onartzen baita Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratuko diren Lanbide Heziketako irakasle teknikoen iraungi beharrekoa den kidegoko funtzionarioen behin betiko zerrenda. Horrenbestez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, zuzenketa hau egin behar da:

Lehenengoa.– 2023/5555 (12/3) orrialdean, hau dio:

«ONARTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA».

Baina hau esan behar du:

«ONARTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA».

2023/5555 (12/4) orrialdean, hau dio:

«BAZTERTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA».

Baina hau esan behar du:

«BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA».

Bigarrena.– Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 18a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala