Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2024ko urtarrilaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
7

AGINDUA, 2023ko abenduaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) dagoen «Colegio Zabalburu Ikastetxea» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoaren eta titularraren izenaren aldaketa onartzeko dena.

Bilboko (Bizkaia) «Colegio Zabalburu Ikastetxea» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren «Colegio Zabalburu S.Coop» erakunde titularrak hasarazitako espedientea aztertu da. Eskaeraren xedea ikastetxearen izen espezifikoaren eta titularraren izenaren aldaketa aldatzea da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatzen duena eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bilboko (Bizkaia) «Colegio Zabalburu Ikastetxea» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren izen espezifikoaren eta titularraren izena aldatzeko baimena ematea. Ikastetxe hori 2023-2024 urtetik aurrera Hezkuntza Saileko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:

Zentroaren kodeak: 015832 (EAE) eta 48019377 (unibertsala).

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Zabalburu Ikastetxea».

Titularra: «Zabalburu Ikastetxea S.Coop».

Helbidea: Esperantza kalea 12.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak.

Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak, 280 ikaspostuko edukiera duten 8 unitate.

Bigarrena.– Izen espezifikoa aldatzeak ez du eraginik izango ikastetxearen ohiko funtzionamenduan, eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 39.3 artikuluaren arabera, agindu honek 2023-2024 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez. Era berean, dagokion aldaketa eskatu beharko du, bere legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Laugarrena.– Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 13a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala