Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2024ko urtarrilaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
6

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 18koa, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, honako hau aldatzeko dena: Ebazpena, 2023ko irailaren 15ekoa, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez formulatzen baita Vitoria-Gasteiz eta Arratzua-Ubarrundiako (Araba) udal-mugarteetako «Vitoria Solar 1» eguzki-instalazio fotovoltaikoaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena; sustatzailea Indarberri SL da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak aurkitu dira ebazpen honen testuan: Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren Ebazpena, zeinaren bidez formulatzen baita Vitoria-Gasteiz eta Arratzua-Ubarrundiako (Araba) udal-mugarteetako «Vitoria Solar 1» eguzki-instalazio fotovoltaikoaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena; Ebazpen horren sustatzailea Indarberri SL da, eta 2023ko urriaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (208. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2023/4942 (26/16) orrialdean, ondasun naturala babesteko neurrien atalean, hau dio:

«Seinale islatzaileak jarriko dira 10 metrotik behin hesiaren trazadura osoan, abifaunarengan inpaktuak murrizteko.»

baina hau esan behar du:

«Talken aurkako plakak jarriko dira 10 metrotik behin hesiaren trazadura osoan, abifaunaren inpaktuak murrizteko.»

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 18a.

Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,

JAVIER AGIRRE ORCAJO.


Azterketa dokumentala