Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2024ko urtarrilaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 13koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, laneko arriskuen prebentzioari lotuta arau-hauste oso astuna egiteagatik ezarri den zehapena argitaratzeko agintzen duena (espedientea: 20/2022/242 – Arau-haustearen akta-zenbakia: I202022000043369).

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpen bidez, 2022ko abenduaren 20an, Dragados SA y Tecsa EC UTE Ley 18/1982 enpresari berrogeita hamabost mila (55.000) euroko isuna jarri zitzaion, laneko arriskuen prebentzioari lotuta arau-hauste oso astuna egiteagatik. Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 13.10 artikuluan dago jasota arau-hauste hori: «Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betez lan-baldintzei aplika dakiekeen beste edozein prebentzio-neurri ez hartzea, baldin eta lan-baldintza horien ondorioz langileen segurtasun eta osasunerako arrisku larria eta berehalakoa sortzen bada.»

Bigarrena.– Ebazpena irmo bilakatu zen 2023ko uztailaren 3an.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak du espedientea ezagutzeko eskumena, horrela xedatuta baitago Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuan (2021eko urtarrilaren 29ko EHAA), maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuan (1998ko ekainaren 3ko BOE) eta laneko arriskuen prebentzioaren arloan oso arau-hauste larriak egiteagatik ezarritako zigorrak argitaratzeari eta zigortutako enpresen erregistroa sortzeari buruzko azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 2., 3. eta 4. artikuluetan (2012ko abenduaren 4ko EHAA).

Aipatu lege-aginduak eta aplikatzekoak diren gainerakoak aztertu ostean, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzak, eman zaizkion eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ezarri den zehapen irmoari buruzko datuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu daitezen agintzea. Datuak honako hauek dira:

– Sozietate-izena: Dragados SA y Tecsa EC UTE Ley 18/1982.

– Haren jarduera-sektorea: Lurrazaleko eta lurpeko trenbideak eraikitzea.

– Identifikazio fiskaleko kodea: U67732818.

– Egoitza soziala: Santiago bidearen etorbidea, 50, 28050 – Madril.

– Egindako arau-haustea: Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 13.10: «Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betez lan-baldintzei aplika dakiekeen beste edozein prebentzio-neurri ez hartzea, baldin eta lan-baldintza horien ondorioz langileen segurtasun eta osasunerako arrisku larria eta berehalakoa sortzen bada.»

– Zehapenen zenbatekoa: Berrogeita hamabost mila (55.000) euro.

– Arau-haustearen aktaren data: 2022ko abuztuaren 2a

– Zehapenaren ebazpenaren data: 2022ko abenduaren 20a.

– Zehapena irmo bilakatu zen eguna: 2023ko uztailaren 3a.

Bigarrena.– Argitaratu behar diren datuak laneko arriskuen prebentzioaren arloko arau-hauste oso astunen zehapenen erregistroan argitaratu daitezen agintzea. Erregistro hori Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari atxikita dago, arestian aipatu azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuak 4. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Ezarritako zehapenaren gaineko erregistroko datuak bost urte igaro ostean deuseztatuko dira, zehapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 13a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.


Azterketa dokumentala