Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2024ko urtarrilaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BASAURIKO UDALA
1

IRAGARKIA, Autonomia Pertsonala Garatzeko Komunitate eta Egoitza Laguntzarako Udal Zentroa erakunde autonomoaren lanpostuak egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintza aldatzeari buruzkoa.

2023-12-11ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 235. zenbakian, Basauriko Udalaren «Autonomia Pertsonala Garatzeko Komunitate eta Egoitza Laguntzarako Udal Zentroa» erakunde autonomoa egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzaren aldaketa argitaratu zen, erizaintza laguntzaileen bost lanpostu gehitu ahal izateko (Lanpostu Zerrendako 4.15, 4.16, 4.17, 4.18 eta 4.19 kodeak), adierazitako bost lanpostuak txanda irekian eta lehiaketa modalitatean betetzeko deialdia onartzeko eta hautaketa-prozesua arautu behar duten oinarri espezifikoak onartzeko, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian administrazioarekiko 159/2023 auzi-errekurtsoan emandako epaiaren arabera. Oinarri horiek Kontseilu Errektoreak 2023ko azaroaren 23an onetsi zituen, honako hau xedatzen duen erabakiaren bidez:

Lehenengoa.– Egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzaren aldaketa onartzea, Erizaintzako Laguntzaileen 5 lanpostu gehituz % 67,57ko lanaldi partzialean (4.15, 4.16, 4.17, 4.18 eta 4.19 kodeak, C2 azpitaldea, 17. ordainsari-maila), Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2023ko irailaren 21eko 413/2023 Epaia betez.

Bigarrena.– Erizaintzako Laguntzaileen lanbide-kategorian % 67,57ko lanaldi partzialeko bost lanpostu (4.15, 4.16, 4.17, 4.18 eta 4.19 kodeak, C2 azpitaldea, 17. ordainsari-maila) txanda irekian betetzeko deialdia onartzea.

Hirugarrena.– Erizaintzako Laguntzaileen lanbide-kategorian % 67,57ko lanaldi partzialeko bost lanpostu (4.15, 4.16, 4.17, 4.18 eta 4.19 kodeak, C2 azpitaldea, 17. ordainsari-maila) txanda irekian eta lehiaketa bidez betetzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzea.

Laugarrena.– BAOn argitaratzeko agindua ematea, eta deialdiaren laburpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena.– Deialdia onartzeko ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, edo, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, ebazpena eman duen organo beraren aurrean, kontuan hartuta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46.1 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitakoa.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko 11/2022 Legearen 52. artikulua betez argitaratzen da.

Basauri, 2023ko abenduaren 12a.

Kontseilu Errektorearen lehendakaria,

MARIA LARRINAGA ARTETXE.


Azterketa dokumentala