Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2023ko abenduaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5782

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 22koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez argitara ematen baita, herritar guztiak jakinaren gainean egon daitezen, 2022an zer dirulaguntza eman zaizkien ekitaldi horretan EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza eman duten entitate publiko nahiz pribatuei.

Uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuaren bidez, EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuak diruz laguntzeko programaren oinarri orokorrak ezarri ziren (2018ko abuztuaren 3ko EHAA, 149. zk.).

Eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko abenduaren 9ko Ebazpenaren bidez, 2022. urterako dirulaguntza batzuk emateko deialdia egin zen, ekitaldi horretan EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuei zuzendua (2021eko abenduaren 29ko EHAA, 260. zk.).

Behin dirulaguntzak esleituta eta onartzeko edo ukatzeko ebazpenak entitate onuradunei jakinarazita, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da horien zerrenda, dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko abenduaren 9ko Ebazpenaren bidez deitutako dirulaguntzak eskuratu dituzten entitateen zerrenda. Ebazpen horren bitartez, 2022. urterako dirulaguntza batzuk emateko deialdia egin zen, ekitaldi horretan EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuei zuzendua (2021eko abenduaren 29ko EHAA, 260. zk.). Era berean, onartutakoei emango zaien zenbatekoa eta ukatutako ebazpenen zerrenda emango da. Hori guztia ebazpen honen eranskinean dago jasota.

Barakaldo, 2022ko azaroaren 22a.

OSALANeko zuzendari nagusia,

MARÍA LOURDES ISCAR REINA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala