Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2023ko abenduaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5765

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 12koa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Arraunketako Euskal Federakuntzaren Estatutuetan aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Arraunketako Euskal Federakuntza EAEko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen 1985eko maiatzaren 6an, 13 zenbakiarekin. Federazioaren Estatutuen aldaketak aurkeztu dira orain.

Arraunketako Euskal Federakuntzak 2023ko martxoaren 21ean egindako Ezohiko Batzar Orokorrean bere Estatutuen 1. artikulua moldatzeko erabakia hartu zuen eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Estatutuen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren martxoaren 30eko 2/2023 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Arraunketako Euskal Federakuntzaren Estatutuen 1. artikuluaren aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikuluaren idazketa honela geratuko litzateke:

«1. artikulua.– Arraunketako Euskal Federakuntza nortasun juridikoa eta jarduteko ahalmena duen irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da. Kirolariak, teknikariak, epaileak, klubak eta kirol elkarteak biltzen ditu, Euskal Autonomia Erkidegoan arraunaren modalitatea praktikatu, sustatu eta antolatzeko. Kirol modalitatea ondorengo diziplinek osatzen dute:

a) Banku mugikorra.

b) Tostako arraunketa.

c) Arraunergometroa.

d) Itsas arrauna.»

Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea eta, bere aurka, pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 12a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

GORKA ITURRIAGA MADARIAGA.


Azterketa dokumentala