Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2023ko abenduaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5751

1985/2023 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez M. Nieves Gómez García andrea Ebakuntza-gelako Zeladoreen arduraduna kargutik kendu egin den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan, berak hala eskatuta.

1431/2021 Ebazpenaren bidez, M. Nieves Gómez García andrea izendatu zen Ebakuntza-gelako Zeladoreen Arduraduna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan 2021eko azaroaren 8ko EHAA 221.zk.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– M. Nieves Gómez García andrea Ebakuntza-gelako Zeladoreen Arduraduna kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko urriaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta haren berri ematea interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko ESIari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Galdakao, 2023ko abenduaren 13a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala