Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2023ko abenduaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5745

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 12koa, Kulturako sailburuordearena, 2023. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak jakinarazten dituena.

2023ko ekainaren 7ko EHAAn, Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuaren 2023ko maiatzaren 9ko Agindua argitaratu zen, 2023. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egin zuena.

Agindu horren 14.4 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko maiatzaren 9ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Horien zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak beronen berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 12a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

ERANSKINA
KULTURA JAIALDIAK ANTOLATZEKO LAGUNTZAK

Kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntza eman zaienen zerrenda.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala