Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2023ko abenduaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5698

HUTS-ZUZENKETA, agindu honena: Agindua, 2023ko azaroaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Zabalburu» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren erakunde titularraren izena aldatzeko baimena emateko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 29ko Aginduaren testuan (2023ko abenduaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 238. zk.). Agindu horren bidez, Bilboko (Bizkaia) «Zabalburu» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren erakunde titularraren izena aldatzeko baimena eman zen. Hutsa ikusirik, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Euskarazko argitalpenean, artikulu bakarrean, 2023/5576 (1/1) orrialdean, honela dio:

«Artikulu bakarra.– «Zabalburu» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren erakunde titularraren izena aldatzen da: egun erakunde titularraren izena «Colegio Zabalburu Ikastetxea Sociedad Cooperativa» da eta aurrerantzean «Zabalburu Ikastetxea S. Coop.» izango da. Ikastetxeak 48009517 kode-zenbakia du eta Bilboko udalerriko (Bizkaia) Esperanza kaleko 12. zenbakian dago.»

baina honela esan behar du:

«Artikulu bakarra.– «Zabalburu» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren erakunde titularraren izena aldatzen da: egun erakunde titularraren izena «Colegio Zabalburu Ikastetxea Sociedad Cooperativa» da eta aurrerantzean «Zabalburu Ikastetxea S. Coop.» izango da. Ikastetxeak 48009517 eta 014718 kode-zenbakiak ditu eta Bilboko udalerriko (Bizkaia) Esperanza kaleko 12. zenbakian dago.»


Azterketa dokumentala