Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2023ko abenduaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5694

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 5ekoa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko portuetako udal-kontseiluak sortzeko dekretu-proiektua jendaurrean jartzeko dena.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak portuetako udal-kontseiluak sortzeko dekretu-proiektua egin du.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko azaroaren 30eko Aginduaren bidez, aldez aurretik onartzen da aipatutako proiektua, eta agintzen da ezarritako prozedurari jarraitzeko, xedatutako izapideak eginez eta nahitaezko txostenak bilduz.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17.3 artikuluaren arabera, entzunaldiaren eta, hala badagokio, informazio publikoaren izapideak gainerako izapideekin batera egingo dira, epe komun berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan aurretiazko onespena duen testua argitaratzen denetik aurrera.

Azaldutako guztia dela bide, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuarekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Portuko udal-kontseiluak sortzeko dekretu-proiektua jendaurrean jartzea hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan argitaratzen denetik kontatzen hasita. Argitaratze hori ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean egingo da.

Bigarrena.– Epe horretan, edozein pertsona fisikok edo juridikok, publiko zein pribatuk, dekretu-proiektua kontsultatu ahal izango du Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus), egoitza horietan, halaber, egoki iritzitako alegazioak egin ahal izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 5a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.


Azterketa dokumentala