Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2023ko abenduaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5693

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 23koa, Ingurumen Jasangarritasunaren sailburuordearena, zeinaren bidez dirulaguntzak ematen baitzaizkie Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuorde ohiaren 2022ko abenduaren 27ko Ebazpenaren bidez zati batean diruz lagundu ziren edo aurrekontu-zuzkidura faltagatik diruz lagundu ez ziren proiektuei, 2021eko urriaren 13ko Aginduaren 17.4 artikuluan jasotakoaren arabera, Europar Batasunak finantzatutako suspertze, eraldatze eta erresilientzia planaren esparruan (Next Generation EU).

EGITATEAK

1.– 2022ko Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2022ko abenduaren 27ko Ebazpenaren bidez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko urriaren 13ko Aginduan jasotako dirulaguntzen deialdia ebatzi zen (agindu horren bidez, Euskadin hondakinei buruzko araudia ezartzeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta dirulaguntzen deialdia egin zen, eta 2022ko irailaren 21eko Aginduaren bidez aldatu zen, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan (Next Generation EU)). Ebazpen hori 2023ko maiatzaren 11n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

2.– 2022ko abenduaren 27ko Ebazpenaren laugarren ebazpen zatiak honela dio:

«Laugarrena.– Laguntzari uko eginez gero edo laguntzaren bat atzera botaz gero diruz lagunduko direnen lehentasun-ordena zehaztea, bai zati batean diruz lagundutako proiektuena, bai aurrekontu zuzkiduraren faltagatik diruz lagundu ez zirenena (IV. eranskina)».

Horren harira, 2022ko abenduaren 27ko Ebazpenaren IV. eranskinean honako hau jasotzen da:

Deialdiaren erregulazioan jasotako aurreikuspena betetze aldera, Balorazio Epaimahaiak erabaki du ezen, 2021eko urriaren 13ko Aginduaren 16.4 artikuluan jasotako egoeraren bat gertatuz gero, lortutako zenbatekoa proiektuetara bideratuko dela, lehentasun-ordena honekin:

– Lehenik eta behin, 4. lerroan zati batean diruz lagundutako edo diruz lagundu gabeko zazpi proiektuak diruz laguntzeko erabiliko da, proiektuen puntuazio-ordenaren arabera, eta hori guztia lehen adierazitakoa kontuan hartuta, hau da, lerro horrek herritarrengan eragin handiena duten proiektuak babesten dituela. Soberakin posible hori banatzeko unean, kontuan hartu beharko da 4. lerroan Next Generation UE eta PIMA Residuos 2021 funtsei dagozkien zuzkidurak daudela.

4. lerroa: bilketa-instalazioei (garbiguneak, esaterako), hondakinak (ontziak, papera, eta abar) bereizteko eta sailkatzeko instalazioei, lehendik dauden tratamendu mekaniko-biologikoko instalazioak hobetzeari eta berreskuratutako erregai solidoak (BES) prestatzeko instalazioei dagozkien inbertsioak.

(Ikus .PDF)

– Bigarrenik, 1. lerroan finantzaketa handiagoa jaso dezaketen proiektuak finantzatzeko erabiliko da, proiektu bakoitzeko mugak honela zabalduz:

• 50.000 euroko muga 100.000 eurora igoko da.

• 200.000 euroko muga 400.000 eurora igoko da.

Proiektu horiek ere puntuazioaren arabera finantzatuko dira, soberakina amaitu arte.

– Eta, hirugarrenik, 2. lerroaren zuzkidura handitu egingo da, finantzaketa handiagoa jaso dezaketen proiektuak finantzatzeko, proiektu bakoitzeko muga 1.000.000,00 eurotik 2.000.000,00 eurora igoz. Kasu honetan ere, proiektu bakoitzak lortutako puntuazio-ordena errespetatuko da.

3.– 2022ko abenduaren 27ko Ebazpenaz geroztik, zenbait entitate onuradunek uko egin diote emandako laguntzari, eta, beraz, 2022ko abenduaren 27ko Ebazpenaren IV. eranskinean jasotako proiektu hauek finantzatzeko nahikoa geldikin dago:

(Ikus .PDF)
ZUZENBIDE OINARRIAK

I.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko urriaren 13ko Aginduaren bidez, Euskadin hondakinei buruzko araudia ezartzen laguntzeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egin zen (2022ko irailaren 21eko Aginduak gero aldatu zuen agindu hori); bada, haren 17.4 artikuluarekin bat etorriz, entitate onuradunen batek uko egiten badio emandako dirulaguntzari 2023ko ekainaren 30a baino lehen, edo jarduera data hori baino lehen ez hasteagatik ezeztatzea erabakitzen bada, ebazpenak zehaztuko du zer lehentasun-ordenatan lagunduko diren diruz bai zati batean diruz lagundutako proiektuak eta bai aurrekontu-zuzkidurarik ez edukitzeagatik diruz lagundu ez zirenak.

II.– Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak eskumena du onuradunak eta eman beharreko dirulaguntzen zenbatekoak zein diren behin betiko zehazteko, 2021eko urriaren 13ko Aginduaren 14. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Honako hauek ikusirik: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko urriaren 13ko Agindua, zeinaren bidez Euskadin hondakinei buruzko araudia ezartzen laguntzeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzen eta deialdia egiten den; Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko irailaren 21eko Agindua, zeinaren bidez aldatzen baita 2021eko urriaren 13ko Agindua, zeinaren bidez hondakinei buruzko araudia ezartzen laguntzeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzen eta deialdia egiten den; Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuorde ohiaren 2022ko abenduaren 27ko Ebazpena, zeinaren bidez ebazten baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko urriaren 13ko Aginduan jasotako dirulaguntzen deialdia, zeinaren bidez Euskadin hondakinei buruzko araudia ezartzen laguntzeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzen eta deialdia egiten den (2022ko irailaren 21eko Aginduaren bidez aldatua) Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan –Next Generation EU–; otsailaren 23ko 68/2021 Dekretua, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta aplikazio orokorreko gainerako araudia,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean jasotako entitateei dirulaguntza ematea, bertan xehatzen diren zenbatekoak, eta bertan xehatzen diren proiektuetarako.

Bigarrena.– Onuradunek bete egin beharko dituzte Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko urriaren 13ko Aginduaren 18. artikuluan jasotzen diren betebeharrak (agindu horren bidez, Euskadin hondakinei buruzko araudia ezartzen laguntzeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egiten da, eta agindu hori 2021eko irailaren 21eko Aginduaren 4. artikuluak aldatu zuen).

Hirugarrena.– Ebazpen hau Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratzeko agintzea, dirulaguntzak emateko prozedura orok izan behar duen publizitatearen printzipioa betez.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 23a.

Ingurumen Jasangarritasunaren sailburuordea,

AITOR ALDASORO ITURBE.

ERANSKINA

4. lerroa: bilketa-instalazioei (garbiguneak, esaterako), hondakinak (ontziak, papera, eta abar) bereizteko eta sailkatzeko instalazioei, lehendik dauden tratamendu mekaniko-biologikoko instalazioak hobetzeari eta berreskuratutako erregai solidoak (BES) prestatzeko instalazioei dagozkien inbertsioak.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala