Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2023ko abenduaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5679

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen den Elgoibar udalerrian (Gipuzkoa) Aozar iturburuko 649,7 m3/urteko ura etxeko erabilerarako eta hegazti-haztegirako aprobetxatzeko administrazio emakida eskatzeko espedientea.

Espedientearen kodea: A-G-2011-0089.

Eskatzailea: Agustín Rubio Pastor.

Jardueraren kokapena: Elgoibar (Gipuzkoa).

Bilketa-puntua (koordenatuak UTM (ETRS89)):

X = 549.621; Y = 4.782.602

Eskatutako urteko bolumena: 649,7 m

Uraren erabilera: etxeko eta abeltzaintzako erabilera.

Obren deskribapena: kutxeta baten bitartez aterako da ura eta 200 m luzerako hodi baten bidez 10 m3-ko biltegiraino eramango da; azken horretatik, baserri-etxebizitzaraino eta hegazti-granja hartzen duten pabiloietaraino bideratuko da hodi batetik.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du, kaltetutzat jotzen direnek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 11.

Ur-aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala