Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2023ko abenduaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5678

IRAGARKIA, honako ebazpen honena: Ebazpena, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariarena, zeinaren bidez entzunaldiaren izapidean eta jendaurrean jartzen baita uztailaren 16ko 112/2019 Dekretua garatzen duen agindu-proiektua (112/2019 Dekretua, uztailaren 16koa, Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroari buruzkoa, turismo aktiboa eta abentura-turismoko enpresei dagokionez).

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak uztailaren 16ko 112/2019 Dekretua garatzen duen agindu-proiektua egin du (112/2019 Dekretua, uztailaren 16koa, Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroari buruzkoa, turismo aktiboa eta abentura-turismoko enpresei dagokionez), Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legeak ezarritakoaren arabera izapidetu behar delako.

Lege horretako xedapenak betez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak agindu-proiektu hori egiteko prozedurari hasiera emateko agindua eman zuen 2023ko urriaren 31n. Era berean, 2023ko azaroaren 28an, dekretu-proiektuaren testua aldez aurretik onartzeko agindua eman zen.

Aipatutako 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren izapideak herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten zaien guztietan egin behar dira, eta artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-kausaren bat gertatzen ez denean.

Horretarako, jendaurrean jartzen da uztailaren 16ko 112/2019 Dekretua garatzen duen agindu-proiektua (112/2019 Dekretua, uztailaren 16koa, Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroari buruzkoa, turismo aktiboa eta abentura-turismoko enpresei dagokionez), hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horregatik guztiagatik, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 13/2021 Dekretuaren 8.1.a) artikuluak zuzendari kargua duten pertsonei ematen dien eskuduntzaz baliatuz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Turismo-gidarien jarduerari buruzko dekretu-proiektua entzunaldiaren izapidean eta jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/

Hirugarrena.– Alegazioak modu elektronikoan aurkez daitezke https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ helbidean, eta aurrez aurre Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 8. solairua), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein lekutan ere, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariari zuzenduta.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 12a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

AROA JILETE GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala