Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2023ko abenduaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
5670

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 30ekoa, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten eta argitaratzen baita udal-plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia txertatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta 2023ko ekitaldirako deialdia egiten duen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2023ko uztailaren 11ko Aginduan aurreikusitako laguntzen emakida.

2023ko uztailaren 21eko EHAAn argitaratu zen (139. zk.) Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2023ko uztailaren 11ko Agindua, udal-plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia txertatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta 2023ko ekitaldirako deialdia egiten duena.

Eskabideak aurkezteko epea 2023ko irailaren 27an bukatu zen, agindu horren 6.1 artikuluan ezarri zenez. Epe horretan, guztira, hamaika eskabide sartu dira (ebazpen honen I. eranskinean daude jasota).

Agindu horren 8.1 artikuluan xedatutakoa dela bide, 2023ko azaroaren 8an, dagokion balorazio-epaimahaia eratu zen, hartutako eskaerak aztertu eta egiaztatzeko xedez, kontuan hartuta 9. artikuluan xedatutakoa, hau da, esleipenerako irizpideak eta gehieneko puntuazioa.

Agindu horren 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, guztira 200.000 euro bideratuko dira dirulaguntza hauek emateko. Bestalde, 15. artikuluak zehazten du diruz lagunduko dela dokumentua idazteko laguntza teknikoa kontratatzea dela-eta sortutako gastuen % 100 (BEZik gabe), dokumentu bakoitzerako 23.000 euroko gehieneko muga jarrita (biztanle-kopuruaren araberako zuzentzailearekin), betiere dagoen aurrekontu-kreditua amaitu arte.

Balorazio-epaimahaiak, proposamenak aztertu eta egiaztatu ostean, 2023ko azaroaren 29an, 8.3 artikuluan xedatutakoari erreparatuta, sailburuordetza honi igorri dio esleipenerako proposamena, non adierazten den zein eskabide diren dirulaguntza jasotzeko proposatzen direnak, barnean hartuta udal onuraduna, diruz lagun daitekeen proiektua, lortutako puntuazioa eta proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa.

Deialdia egiteko aginduaren 10. artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta eta balorazio-epaimahaiak egindako proposamena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Udal-plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia txertatzeko dirulaguntzak ematea, 2023ko ekitaldirako, ebazpen honen II. eranskinean adierazitako udalei (bertan aipatzen da emandako zenbatekoa), dokumentua egin dezaten.

Bigarrena.– III. eranskinean jasotako eskabideak ukatzea, bertan adierazitako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Deialdia egiteko aginduaren 18. artikuluan adierazitako moduan eta epeetan egingo da dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa.

Laugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, eskatzaile guztiei jakinarazteko, aipatutako aginduaren 10. artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 30a.

Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordea,

MIGUEL DE LOS TOYOS NAZABAL.

I. ERANSKINA
JASOTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ONARTUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
UKATUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala