Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2023ko abenduaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5669

AGINDUA, 2023ko abenduaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Txanogo-rritxu Sarriko» haur-eskola pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Bilboko (Bizkaia) «Txanogorritxu Sarriko S.L.» haur-eskola pribatuak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko 1-2 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 2-3 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko baimena eskatzen duen.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin dituzte txostenak.

Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuen baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, (martxoaren 12ko BOE) apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena; 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena. Azken Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio, 2023-2024 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko 1-2 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 2-3 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko:

Kode zenbakiak: 015773 (EAE) eta 48018890 (unibertsala).

Izen generikoa: haur-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: «Txanogorritxu Sarriko».

Titularra: Escuela Infantil Txanogorritxu Sarriko S.L.

Helbidea: Ibarrekolanda 28.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena: Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko 1-2 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 2-3 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa: 5 unitate, honelako edukierakoak:

• Bi unitate 0-1 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.

• Bi unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

• Unitate bat 2-3 urte bitarteko haurrentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa.

Bigarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 4a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala