Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2023ko abenduaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5663

2408/2023 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan eskualdeko erreferenteak diren pertsonak izendatzen diren.

Bat etorrita Osasun Sailaren eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Euskadiko Gobernantza Soziosanitarioari buruzko abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuarekin (2022ko abenduaren 22ko EHAAren 243. zenbakian argitaratutakoa), zeinetan ezarri ziren gobernantza soziosanitarioaren lurralde-definizioa eta –artikulazioa eta, bereziki, haren antolamendu funtzionala, kontsulta- eta partaidetza-organoetan eta koordinazio soziosanitarioko figuretan oinarritzen dena.

Behin aztertuta abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuaren 2. Atala, lurralde-eremuaren eta kudeaketaren araberako koordinazio-figurei buruzkoa eta, bereziki, 45.3 artikulua, erakundeko profesionalen artetik, Erreferente Soziosanitarioaren figura izendatzeari buruzkoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Izendatzea eskualdeko erreferente soziosanitarioak:

– Nagore Zarraonandia Aio, Integrazio Asistentzialeko Zuzendaria, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIa.

– Amaia Apraiz Zarandona, Gizarte Langilea, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIa.

– José Antonio Bello Rodríguez, Lehen Mailako Arretako medikua, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIa.

– Cristina Magro Vázquez, Lehen Mailako Arretako Osasun Zentroetako farmazialaria, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIa.

– Bosco Angiano Jiménez, Sestaoko Osasun Mentaleko Zentroko arduraduna, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea.

Bigarrena.– Izendapena ondorioak izango ditu 2023ko urriaren 1etik aurrera.

Hirugarrena.– Jakinaraz bekie Ebazpen hau interesdunei eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2023ko azaroaren 21a.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,

MARÍA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala