Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2023ko abenduaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5656

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 361/2023 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

361/2023 prozedura laburtua; horren bidez, izangai batek errekurtsoa jarri du Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren ebazpen baten aurka. Ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren oinarrizko eskalako karrerako funtzionarioentzako brigada mugikorreko espezializazio-ikastaroetara sartzeko hautaketa-prozesuaz (2022ko abenduaren 23ko EHAA, 244. zk.) arduratzen den epaimahai kalifikatzailearen 2023ko ekainaren 13ko bilkuran hartu zituzten erabakien kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi egin zen.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2023ko abenduaren 5a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala