Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2023ko abenduaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5632

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 348/2023 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Funtzio Publikoko zuzendariak agindu du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. epaitegiari bidaltzea prozedura horri buruzko administrazio-espedientea:

348/2023 prozedura laburtua. Honako honen aurka aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa: Agindua, 2023ko uztailaren 10ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Oskar Etxeberria Agirresarobek Funtzio Publikoko sailburuordearen martxoaren 16ko 3/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duena. Ebazpen horren bidez xedatu zen indarrean dauden lan-poltsei dagozkien zerrendak argitaratzea, 2022an emandako zerbitzuak birbarematu ondoren.

Beraz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenak epatzen dira, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 5a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala