Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2023ko abenduaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
5629

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 11koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hirugarren aldiz aldatzen baita honako ebazpen hau: Ebazpena, 2022ko martxoaren 1ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez, errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen eta argitaratzen baitira eta horien deialdia egiten baita, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

1.– Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak –baita garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere– eraldatzeko laguntzak zuzenean ematea onartzen duen azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuaren bitartez (2021eko azaroaren 17an argitaratu zen, 275. zenbakiko Estatuko Aldizkari Ofizialean) errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak –baita garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere– eraldatzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri ziren.

2.– 2021eko martxoaren 11n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 51. zenbakian, 2022ko martxoaren 1eko Ebazpena argitaratu zen, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Europar Batasunak finantzatutako –NextGenerationEU – Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak –baita garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere– eraldatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak onetsi, deitu eta argitaratzen dituena, eta 983/2021 Errege Dekretuan jasotakoa gauzatzen eta aurrera eramaten duena.

3.– 2022ko martxoaren 4an, 2022ko martxoaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 54. zenbakian, autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak –baita garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere– eraldatzeko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruko laguntzak zuzenean ematea onartzen duen azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuaren okerren zuzenketa.

Ondoren, 2022ko martxoaren 16an, 2022ko martxoaren 16ko Estatuko Aldizkari Ofizialean, 64. zenbakian, martxoaren 15eko 188/2022 Errege Dekretua argitaratu zen, autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak –baita garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere– eraldatzeko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruko laguntzak zuzenean ematea onartzen duen azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretua aldatzen duena.

4.– Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak –baita garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere– eraldatzeko laguntzak zuzenean ematea onartzen duen azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuaren jatorrizko testuan sartutako bi aldaketak direla-eta, 2022ko uztailaren 15ean argitaratu zen, 137. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Energiaren Euskal Erakundearen zuzendari nagusiaren 2022ko ekainaren 30eko ebazpena, zeinaren bidez errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak –baita garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere– eraldatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak onetsi, deitu eta argitaratzen dituen 2022ko martxoaren 1eko Ebazpena aldatzen den, Europar Batasunak finantzatutako –NextGenerationEU– Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

5.– 2023ko otsailaren 7an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 26. zenbakian, 2023ko urtarrilaren 27ko Ebazpena, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Europar Batasunak finantzatutako –NextGenerationEU– Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak –baita garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere– eraldatzeko laguntza-programaren aurrekontu-zuzkiduraren berresleitzea iragartzen duena.

6.– Era berean, 2023ko ekainaren 27an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, 152. zenbakian, ekainaren 22ko TMA/686/2023 Agindua, autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak –baita garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere– eraldatzeko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruko laguntzak zuzenean ematea onartzen duen azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuaren I. eta III. eranskinak aldatzen dituena.

Horren ondorioz, 2023ko uztailaren 31n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 144. zenbakian, 2023ko uztailaren 18ko Ebazpena, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen den Europar Batasunak finantzatutako –NextGenerationEU– Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak –baita garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere– eraldatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak onetsi, deitu eta argitaratzen dituen 2022ko martxoaren 1eko Ebazpena, ekainaren 22ko TMA/686/2023 Aginduan sartutako aldaketak gaineratzeko.

7.– Horrekin batera, 2023ko azaroaren 15ean argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean azaroaren 10eko TMA/1227/2023 Agindua, autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak –baita garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere– eraldatzeko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruko laguntzak zuzenean ematea onartzen duen azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuaren I., III. eta V. eranskinak aldatzen dituena.

2022ko martxoaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 51. zenbakian argitaratu zen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko martxoaren 1eko Ebazpenak, Europar Batasunak finantzatutako –NextGenerationEU– Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak –baita garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere– eraldatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak onetsi, deitu eta argitaratzen dituenak, azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretu horretan aurreikusitako baldintzak bete behar dituenez, laguntzen programaren oinarri arautzaileak aldatu behar direla, betiere azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuan jada aldatutakoaren arabera.

8.– Bestalde, errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak –baita garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere– eraldatzeko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruko laguntza-programaren 3. oinarriak («Aurrekontu-zuzkidura eta eskaerak aurkezteko epea») ezartzen du programa honi esleitutako diru-zuzkidura azkenean 6.420.211,75 euro dela guztira, programa osatzen duten jarduketen artean banatutakoa, honako banakapen honen arabera, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2023ko urtarrilaren 27ko ebazpenaren bidez erabakitako aurrekontu-berresleitzearen ondoren:

(Ikus .PDF)

983/2021 Errege Dekretuak autonomia-erkidego bakoitzari eta Ceuta eta Melilla hiriei eman beharreko aurrekontu-zenbateko espezifikoa zehazten badu ere, 983/2021 Errege Dekretu bereko 7. artikuluaren 4. zenbakiak haien esku uzten du hasierako aurrekontuaren banaketa egitea definitutako jarduketa subentzionagarri guztien artean, soilik aurrekontuaren % 45eko gehieneko muga ezarriz 1. jardueran barne hartutako jarduketetarako («Txatar bihurtzea») eta aurrekontuaren % 40ko gutxieneko portzentajea 2. jardueran barne hartutako jarduketetarako («Karbono gutxiko energia alternatiboen bidezko ibilgailuak erostea»).

Horrenbestez, autonomia-erkidegoen eta Ceuta eta Melilla hirien eskumena da jardueren arteko dagozkion aurrekontu-berresleitzeak egitea, haiek berek deitutako laguntza-programetan. 983/2021 Errege Dekretuko 7. artikuluaren 5. zenbakian berresten da hori, bertan ezartzen baita suposizio espezifiko bat non definitzen den zein kasutan egikaritu ahalko duten autonomia-erkidegoek eta Ceuta eta Melilla hiriek aurrekontu-berresleitzea artikulu bereko 4. zenbakian ezarritako portzentajeak zertan errespetatu gabe.

EEEk deitutako laguntza-programaren bilakaerak jardueren arteko funtsak berresleitzeko premia jartzen du agerian, oso handia baita jasotako laguntza-eskaeren kopurua, diruz lagundutako proiektuen kopurua eta 1. eta 2. jardueran konprometitutako aurrekontua gainerako jarduerekin alderatuta.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko martxoaren 1eko Ebazpena, Europar Batasunak finantzatutako –NextGenerationEU– Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak –baita garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere– eraldatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak onetsi, deitu eta argitaratzen dituena, hirugarrenez aldatzea, honela aldatu ere:

1.– Pizgarrien programa hori arautzen duten oinarrietako 2022/1165 orrian (26/39 eta 27/40), I. eranskineko, 2. idatz-zatiko (Laguntzen zenbatekoa eta betekizunak) 2. paragrafoan (Karbono gutxiko energia alternatiboen bidezko ibilgailu berriak erostea), leasing edo renting bidezko finantzaketa-eragiketen bitartez ibilgailuak eta erdiatoiak eskuratzeko baldintzetan

hau dioen tokian:

«Renting bidezko finantzaketa-eragiketen bitarteko ibilgailuen eskuratzeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte laguntza jasotzeko:

a) Dagokion errentamendu-kontratuak, gutxienez, bi urteko iraupena ezartzea indarrean hasten denez geroztik, eta haren formalizazioa, betiere, laguntza-eskaeraren erregistro-dataren ondorengoa izatea.

b) Laguntza-eskaeraren tramitazioa kudeatu ahalko da laguntzaren azken hartzailearen edo hark behar bezala akreditatutako ordezkariaren eskutik.

c) Errentamendu-kontratuak espresuki adierazi beharko du errentaria dela ematen den laguntzaren azken hartzailea, eta adierazi beharko du espresuki, halaber, renting enpresak, laguntzaren zenbatekoaren ordainketa jasotzen duen egunean bertan, laguntza horren zenbateko osoa baliatuko duela errentariak ordaintzeke dauzkan ordainketa-kuotak edo errentamenduko errenta murrizteko.

d) Kontratuak adieraziko du, ordaintzeke dauden kuoten batura laguntzaren zenbatekoa baino txikiagoa izanez gero, azken hartzaileari ordaintzeke dagoen laguntza-soberakina azken hartzaileari ordaindu beharko zaiola renting konpainiaren eskutik, errentamendu-kontratua amaitzean. Horrenbestez, errentariak, laguntzaren azken hartzailea den heinean, programa honetan aurreikusitako betekizun eta bateraezintasunak bete beharko ditu.

e) Leasing edo renting bidezko finantzaketa-eragiketen bitarteko ibilgailuen eskuratzeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte laguntza jasotzeko:

e.1) Dagokion leasing edo renting kontratuak, gutxienez, bi urteko iraupena ezartzea indarrean hasten denez geroztik, eta haren formalizazioa, betiere, laguntza-eskaeraren erregistro-dataren ondorengoa izatea.

e.2) Leasing edo renting kontratuak espresuki adierazi beharko du errentaria dela ematen den laguntzaren azken hartzailea, eta adierazi beharko du espresuki, halaber, leasing edo renting enpresak, laguntzaren zenbatekoaren ordainketa jasotzen duen egunean bertan, laguntza horren zenbateko osoa baliatuko duela errentariak ordaintzeke dauzkan ordainketa-kuotak edo errentamenduko errenta murrizteko, edo bestela, ordaintzeke dagoen printzipala murrizteko laguntza jasotzen den uneaz geroztik, errentariak hautatutako aukeraren arabera.

e.3) Kontratuak adieraziko du, ordaintzeke dauden kuoten batura laguntzaren zenbatekoa baino txikiagoa izanez gero, azken hartzaileari ordaintzeke dagoen laguntza-soberakina azken hartzaileari ordaindu beharko zaiola leasing edo renting konpainiaren eskutik, errentamendu-kontratua amaitzean.

Errentariak, laguntzaren azken hartzailea den heinean, oinarri hauetan aurreikusitako betekizun eta bateraezintasunak bete beharko ditu.

e.4) Leasing edo renting eragiketetan, kasu guztietan, laguntza tramitatzen duena edozein izanik ere, laguntzaren azken hartzaileak dokumentu bat sinatuko du, kobratzeko eskubidea eragiketa formalizatzen duen leasing edo renting konpainiari lagatzen diola aditzera emateko.»

honako hau esan behar du:

«Leasing edo renting bidezko finantzaketa-eragiketen bitarteko ibilgailuen eskuratzeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte laguntza jasotzeko:

a) Dagokion leasing edo renting kontratuak, gutxienez, bi urteko iraupena ezartzea indarrean hasten denez geroztik, eta haren formalizazioa, betiere, laguntza-eskaeraren erregistro-dataren ondorengoa izatea. Era berean, dagokion leasing edo renting kontratuak, esku-hartzaileek adostutako edozein forma juridikoren pean, dela kontratuan bertan edo kontratuaren eranskin edo gehigarrian barne hartutakoa, edo baita kontratu bereizian ere, laguntzaren azken hartzailearen aldeko erosketa-aukera ere hartu beharko du barnean, edo ibilgailua laguntzaren azken hartzaileari saltzeko konpromisoa, dela hornitzailearen edo fabrikatzailearen bidez edo leasing edo renting konpainiaren bitartez.

b) Laguntzaren azken hartzaileak leasing edo renting kontratua amaitzean ibilgailuaren jabetza eskuratzeko konpromisoa hartu beharko du.

c) Laguntza-eskaeraren tramitazioa kudeatu ahalko da laguntzaren azken hartzailearen edo hark behar bezala akreditatutako entitateen eskutik, dagokion autonomia-erkidegoaren edo Ceutako eta Melillako hirien deialdian aldez aurretik zehaztutakoaren arabera.

Ez da beharrezkoa izango atxikitako entitatearen egoitza, eskaera kudeatzen den autonomia-erkidegoan edo Ceutako eta Melillako hirietan egotea.

d) Leasing edo renting kontratuak espresuki adieraziko du errentaria dela ematen den laguntzaren azken hartzailea, eta adierazi beharko du espresuki, halaber, leasing edo renting enpresak, laguntzaren zenbatekoaren ordainketa jasotzen duen egunean bertan, laguntza horren zenbateko osoa baliatuko duela errentariak ordaintzeke dauzkan ordainketa-kuotak edo errentamenduko errenta murrizteko, edo bestela, ordaintzeke dagoen printzipala murrizteko laguntza jasotzen den uneaz geroztik, errentariak hautatutako aukeraren arabera.

e) Kontratuak adieraziko du, ordaintzeke dauden kuoten batura laguntzaren zenbatekoa baino txikiagoa izanez gero, azken hartzaileari ordaintzeke dagoen laguntza-soberakina azken hartzaileari ordaindu beharko zaiola leasing edo renting konpainiaren eskutik.

Errentariak, laguntzaren azken hartzailea den heinean, Errege Dekretu honetan aurreikusitako betekizun eta bateraezintasunak bete beharko ditu.

f) Leasing edo renting eragiketetan, kasu guztietan, laguntza tramitatzen duena edozein izanik ere, laguntzaren azken hartzaileak dokumentu bat sinatuko du, kobratzeko eskubidea eragiketa formalizatzen duen leasing edo renting konpainiari lagatzen diola aditzera emateko.»

2.– Pizgarrien programa hori arautzen duten oinarrietako 2022/1165 orrian (30/39), I. eranskineko, 2. idatz-zatiko (Laguntzen zenbatekoa eta betekizunak) 5. paragrafoan (Trenbide-autobideetan erabiltzeko erdiatoiak eskuratzea), leasing edo renting bidezko finantzaketa-eragiketen bitartez ibilgailuak eta erdiatoiak eskuratzeko baldintzetan

hau dioen tokian:

«Leasing edo renting bidezko finantzaketa-eragiketen bitarteko eskuratzeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte laguntza jasotzeko:

a) Dagokion leasing edo renting kontratuak, gutxienez, bi urteko iraupena ezartzea indarrean hasten denez geroztik, eta haren formalizazioa, betiere, laguntza-eskaeraren erregistro-dataren ondorengoa izatea.

b) Leasing edo renting kontratuak espresuki adierazi beharko du errentaria dela ematen den laguntzaren azken hartzailea, eta adierazi beharko du espresuki, halaber, leasing edo renting enpresak, laguntzaren zenbatekoaren ordainketa jasotzen duen egunean bertan, laguntza horren zenbateko osoa baliatuko duela errentariak ordaintzeke dauzkan ordainketa-kuotak edo errentamenduko errenta murrizteko, edo bestela, ordaintzeke dagoen printzipala murrizteko laguntza jasotzen den uneaz geroztik, errentariak hautatutako aukeraren arabera.

c) Kontratuak adieraziko du, ordaintzeke dauden kuoten batura laguntzaren zenbatekoa baino txikiagoa izanez gero, azken hartzaileari ordaintzeke dagoen laguntza-soberakina azken hartzaileari ordaindu beharko zaiola leasing edo renting konpainiaren eskutik, errentamendu-kontratua amaitzean.

Errentariak, laguntzaren azken hartzailea den heinean, Errege Dekretu honetan aurreikusitako betekizun eta bateraezintasunak bete beharko ditu.

d) Leasing edo renting eragiketetan, kasu guztietan, laguntza tramitatzen duena edozein izanik ere, laguntzaren azken hartzaileak dokumentu bat sinatuko du, kobratzeko eskubidea eragiketa formalizatzen duen leasing edo renting konpainiari lagatzen diola aditzera emateko.»

honako hau esan behar du:

«Leasing edo renting bidezko finantzaketa-eragiketen bitarteko ibilgailuen eskuratzeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte laguntza jasotzeko:

a) Dagokion leasing edo renting kontratuak, gutxienez, bi urteko iraupena ezartzea indarrean hasten denez geroztik, eta haren formalizazioa, betiere, laguntza-eskaeraren erregistro-dataren ondorengoa izatea. Era berean, dagokion leasing edo renting kontratuak, esku-hartzaileek adostutako edozein forma juridikoren pean, dela kontratuan bertan edo kontratuaren eranskin edo gehigarrian barne hartutakoa, edo baita kontratu bereizian ere, laguntzaren azken hartzailearen aldeko erosketa-aukera ere hartu beharko du barnean, edo ibilgailua laguntzaren azken hartzaileari saltzeko konpromisoa, dela hornitzailearen edo fabrikatzailearen bidez edo leasing edo renting konpainiaren bitartez.

b) Laguntzaren azken hartzaileak leasing edo renting kontratua amaitzean ibilgailuaren jabetza eskuratzeko konpromisoa hartu beharko du.

c) Laguntza-eskaeraren tramitazioa kudeatu ahalko da laguntzaren azken hartzailearen edo hark behar bezala akreditatutako entitateen eskutik, dagokion autonomia-erkidegoaren edo Ceutako eta Melillako hirien deialdian aldez aurretik zehaztutakoaren arabera.

Ez da beharrezkoa izango atxikitako entitatearen egoitza, eskaera kudeatzen den autonomia-erkidegoan edo Ceutako eta Melillako hirietan egotea.

d) Leasing edo renting kontratuak espresuki adieraziko du errentaria dela ematen den laguntzaren azken hartzailea, eta adierazi beharko du espresuki, halaber, leasing edo renting enpresak, laguntzaren zenbatekoaren ordainketa jasotzen duen egunean bertan, laguntza horren zenbateko osoa baliatuko duela errentariak ordaintzeke dauzkan ordainketa-kuotak edo errentamenduko errenta murrizteko, edo bestela, ordaintzeke dagoen printzipala murrizteko laguntza jasotzen den uneaz geroztik, errentariak hautatutako aukeraren arabera.

e) Kontratuak adieraziko du, ordaintzeke dauden kuoten batura laguntzaren zenbatekoa baino txikiagoa izanez gero, azken hartzaileari ordaintzeke dagoen laguntza-soberakina azken hartzaileari ordaindu beharko zaiola leasing edo renting konpainiaren eskutik, errentamendu-kontratua amaitzean.

Errentariak, laguntzaren azken hartzailea den heinean, Errege Dekretu honetan aurreikusitako betekizun eta bateraezintasunak bete beharko ditu.

f) Leasing edo renting eragiketetan, kasu guztietan, laguntza tramitatzen duena edozein izanik ere, laguntzaren azken hartzaileak dokumentu bat sinatuko du, kobratzeko eskubidea eragiketa formalizatzen duen leasing edo renting konpainiari lagatzen diola aditzera emateko.»

3.– Aipatutako pizgarri-programa arautzen duten Oinarrietako 2022/1165 orrialdean (34/39), II. eranskineko (Azken erabiltzaileei eskatu beharreko dokumentazioa) 1. idatz-zatiko (Laguntza-eskaera egiteko eskatutako dokumentazioa) II. j) letraren (Laguntza-eskaerari lotutako jarduerari buruzko dokumentazioa) barruan, b) letraren bigarren paragrafoan

hau dioen tokian:

«Eskatzaileak aurkeztu beharreko kostu subentzionagarrien zenbatekoa zehaztea ahalbidetuko duen informazioari dagokionez, zuzeneko eskuratzearen kasuan zein leasing bidezko finantzaketa-eragiketen kasuan, ondoren adierazten den informazioa eskatuko da. Prozeduraren edozein unetan eskatu ahalko da informazio hori, eskaerarekin batera, edo ondoren laguntzak eman aurretik, betiere ulertuta estatu-laguntzen araudiaren eskakizun eta mugak emakida gertatzen den unean bete behar direla nahitaez. Beharrezkoa den informazio hori aurkeztu beharko du eskatzaileak laguntzaren zenbatekoak 2014ko ekainaren 17ko Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamendua betetzen duela egiaztatzeko.»

honako hau esan behar du:

«Eskatzaileak aurkeztu beharreko kostu subentzionagarrien zenbatekoa zehaztea ahalbidetuko duen informazioari dagokionez, zuzeneko eskuratzearen kasuan zein leasing edo renting bidezko finantzaketa-eragiketen kasuan, ondoren adierazten den informazioa eskatuko da. Prozeduraren edozein unetan eskatu ahalko da informazio hori, eskaerarekin batera, edo ondoren laguntzak eman aurretik, betiere ulertuta estatu-laguntzen araudiaren eskakizun eta mugak emakida gertatzen den unean bete behar direla nahitaez. Beharrezkoa den informazio hori aurkeztu beharko du eskatzaileak laguntzaren zenbatekoak 2014ko ekainaren 17ko Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamendua betetzen duela egiaztatzeko.»

4.– Aipatutako pizgarri-programa arautzen duten Oinarrietako 2022/1165 orrialdean (35/39 eta 36/39), II. eranskineko (Azken hartzaileei eskatu beharreko dokumentazioa) 2. idatz-zatiko (Egindako jarduketa justifikatzeko eskatutako dokumentazioa) b) epigrafeko (2. jarduera. Ibilgailuak eskuratzea) 4. eta 8. zenbakietan

hau dioen tokian:

«4. Renting edo leasing operatiboaren kasuan, renting edo leasing operatiboko kontratuaren kopia bat erantsiko da, non bi urteko gutxieneko iraupena ezarriko den, eta, kontratuaren errentari gisa, laguntzaren eskatzailea edo laguntzaren azken hartzailea izan daitekeena ageriko den. Kontratu horren data laguntza-eskaeraren erregistro-dataren ondorengoa izango da. Gainera, espresuki adieraziko da renting edo leasing enpresak laguntzaren guztizkoa jasanaraziko duela errentariak ordaintzeke dauzkan kuotetan, leasing edo renting enpresak laguntzaren zenbatekoa jasotzen duenez geroztik, edo ordaintzeke dagoen printzipala murriztuko duela, laguntza jasotzen duen uneaz geroztik. Ordaintzeke dauden kuoten batura laguntzaren zenbatekoa baino txikiagoa izanez gero, renting edo leasing kontratuan jaso beharko dira, halaber, errentamendu-kontratua amaitzean, azken hartzaileari ordaintzeke dagoen laguntza-soberakina ordaintzeko modua eta epea.»

[...]

«8. Ibilgailuko salerosketa-fakturaren ordainketaren egiaztagiriak: Baliozkotzat jotzen diren honako hauek identifikatzea ahalbidetzen duten ordainketa-egiaztagiriak:

a. Azken hartzailea: argi geratu behar du ordaintzaile bakarra laguntzaren azken hartzailea dela.

b. Ordaindutako kopuruak jasotzen dituen hirugarrena (saltokia, kontzesionarioa edo fabrikatzailea/inportatzailea).

c. Ordainketa-data (balio-data) edo laguntzaren azken hartzailearen funtsen benetako irteera.

d. Dirulaguntzaren xede den ibilgailua.

e. Renting kasuetan, enpresa errentatzailea.»

honako hau esan behar du:

«4. Leasing edo renting kasuan, leasing edo renting kontratuaren kopia bat erantsiko da, non bi urteko gutxieneko iraupena ezarriko den, eta, kontratuaren errentari gisa, laguntzaren eskatzailea edo laguntzaren azken hartzailea izan daitekeena ageriko den. Leasing edo renting kontratu horren data laguntza-eskaeraren erregistro-dataren ondorengoa izango da. Gainera, espresuki adieraziko da leasing edo renting enpresak laguntzaren guztizkoa jasanaraziko duela errentariak ordaintzeke dauzkan kuotetan, leasing edo renting enpresak laguntzaren zenbatekoa jasotzen duenez geroztik, edo ordaintzeke dagoen printzipala murriztuko duela, laguntza jasotzen duen uneaz geroztik. Ordaintzeke dauden kuoten batura laguntzaren zenbatekoa baino txikiagoa izanez gero, leasing edo renting kontratuan jaso beharko dira, halaber, errentamendu-kontratua amaitzean, azken hartzaileari ordaintzeke dagoen laguntza-soberakina ordaintzeko modua eta epea.

Laguntzaren azken hartzailearen aldeko erosketa-aukera ere hartu beharko du barnean, edo ibilgailua laguntzaren azken hartzaileari saltzeko konpromisoa, dela hornitzailearen edo fabrikatzailearen bidez edo leasing edo renting konpainiaren bitartez.

Era berean, laguntzaren azken hartzaileak leasing edo renting kontratua amaitzean ibilgailuaren jabetza eskuratzeko duen konpromisoa aurkeztu beharko da.»

[...]

«8. Ibilgailuaren salerosketa-fakturaren ordainketaren egiaztagiriak: Baliozkotzat jotzen diren honako hauek identifikatzea ahalbidetzen duten ordainketa-egiaztagiriak:

a) Azken hartzailea: argi utzi beharra dago laguntzaren azken hartzailea dela ordaintzaile bakarra, berak edo bere izenean egindako zuzeneko ordainketa baten bitartez (dagokion dokumentazio-akreditazioa eginez), edo, hala badagokio, «renting» edo leasing finantzarioko enpresaren bitartez, azken hori justifikatuko delarik dagokion kontratuaren eta finantza-erakundeak hornitzaileari azken hartzailearen izenean egindako ordainketaren ziurtagiriaren bitartez.

b) Ordaindutako kopuruak jasotzen dituen hirugarrena (saltokia, kontzesionarioa edo fabrikatzailea/inportatzailea).

c) Ordainketa-data (balio-data) edo laguntzaren azken hartzailearen funtsen benetako irteera.

d) Dirulaguntzaren xede den ibilgailua.

e) Renting kasuetan, enpresa errentatzailea.»

5.– Aipatutako pizgarri-programa arautzen duten Oinarrietako 2022/1165 orrialdean (38/39 eta 39/39), II. eranskineko (Azken hartzaileei eskatu beharreko dokumentazioa) 2. idatz-zatiko (Egindako jarduketa justifikatzeko eskatutako dokumentazioa) e) epigrafeko (5. jarduera. Trenbide-autobideetan erabiltzeko erdiatoiak erostea) 6. zenbakian

hau dioen tokian:

«6. Renting edo leasing operatiboaren kasuan, renting edo leasing operatiboko kontratuaren kopia bat erantsiko da, non bi urteko gutxieneko iraupena ezarriko den, eta, kontratuaren errentari gisa, laguntzaren eskatzailea edo laguntzaren azken hartzailea izan daitekeena ageriko den. Kontratu horren data laguntza-eskaeraren erregistro-dataren ondorengoa izango da. Gainera, espresuki adieraziko da leasing edo renting enpresak laguntzaren guztizkoa jasanaraziko duela errentariak ordaintzeke dauzkan kuotetan, leasing edo renting enpresak laguntzaren zenbatekoa jasotzen duenez geroztik, edo ordaintzeke dagoen printzipala murriztuko duela, laguntza jasotzen duen uneaz geroztik. Ordaintzeke dauden kuoten batura laguntzaren zenbatekoa baino txikiagoa izanez gero, leasing edo renting kontratuan jaso beharko dira, halaber, errentamendu-kontratua amaitzean, azken hartzaileari ordaintzeke dagoen laguntza-soberakina ordaintzeko modua eta epea. Ibilgailuaren salerosketa-fakturaren ordainketaren egiaztagiriak: Baliozkotzat jotzen diren honako hauek identifikatzea ahalbidetzen duten ordainketa-egiaztagiriak: eroslea edo azken hartzailea, saltzailea edo leasing zein renting enpresa, data eta ibilgailuaren bastidore-zenbakia.»

honako hau esan behar du:

«6. Leasing edo renting kasuan, leasing edo renting kontratuaren kopia bat erantsiko da, non bi urteko gutxieneko iraupena ezarriko den, eta, kontratuaren errentari gisa, laguntzaren eskatzailea edo laguntzaren azken hartzailea izan daitekeena ageriko den. Kontratu horren data laguntza-eskaeraren erregistro-dataren ondorengoa izango da eta bi urteko gutxieneko iraupena izango du. Gainera, espresuki adieraziko da leasing edo renting enpresak laguntzaren guztizkoa jasanaraziko duela errentariak ordaintzeke dauzkan kuotetan, leasing edo renting enpresak laguntzaren zenbatekoa jasotzen duenez geroztik, edo ordaintzeke dagoen printzipala murriztuko duela, laguntza jasotzen duen uneaz geroztik. Ordaintzeke dauden kuoten batura laguntzaren zenbatekoa baino txikiagoa izanez gero, leasing edo renting kontratuan jaso beharko dira, halaber, errentamendu-kontratua amaitzean, azken hartzaileari ordaintzeke dagoen laguntza-soberakina ordaintzeko modua eta epea.

Laguntzaren azken hartzailearen aldeko erosketa-aukera daukan kontratu-dokumentu bat txertatu beharko da, edo ibilgailua laguntzaren azken hartzaileari saltzeko konpromisoa, dela hornitzailearen edo fabrikatzailearen bidez edo leasing edo renting konpainiaren bitartez.

Era berean, laguntzaren azken hartzaileak leasing edo renting kontratua amaitzean erdiatoiaren jabetza eskuratzeko duen konpromisoa aurkeztu beharko da.»

Bigarrena.– «Errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak –baita garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere– eraldatzeko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruko laguntza-programaren» aurrekontu-zuzkidura nola berresleituko den adostea plana bera osatzen duten jardueren artean, honako banakapen honen arabera:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluari jarraikiz, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, eta 983/2021 Errege Dekretuko 16. artikuluaren babesean izapidetzen diren espediente guztiei aplikatuko zaie.

Bosgarrena.– Ebazpen honek bide administratiboa agortzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako auzitegietan, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

Bilbon, 2023ko abenduaren 11.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IŃIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala