
240. zk., 2023ko abenduaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (105 KB - 2 orri.)
- EPUB (155 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5627
EBAZPENA, 2023ko abenduaren 1ekoa, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira emandako zenbait dirulaguntza, herritar orok izan dezan haien berri. Dirulaguntza horiek Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 17koa Aginduak arautzen ditu (agindu horren bidez, natura-ondarea babesteari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten pertsona, elkarte, fundazio eta enpresentzako dirulaguntzak arautzeko oinarriak ezarri eta horiek emateko deialdia egiten da 2023. urterako).
Aipatutako dirulaguntzen deialdi-agindua ikusi da, eta, agindu horrek xedatzen duenez, nahitaezkoa da emandako dirulaguntzen zerrenda jakinaraztea.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Zerrenda hori honako eranskin honetan zehazten da:
Natura-ondarea babesteari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten pertsona, elkarte, fundazio eta enpresentzako dirulaguntzak (2023ko maiatzaren 17koa Agindua, 2023ko maiatzaren 31ko EHAA, 102. zk.).
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 1a.
Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,
ADOLFO URIARTE VILLALBA.
RSS