Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2023ko abenduaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
5624

AGINDUA, 2023ko abenduaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, agindu hau aldatzen duena: Agindua, 2023ko azaroaren 22koa, zeinaren bidez iragartzen baita erkidego-mailako lekualdatze-lehiaketa, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-kidegoetako funtzionarioentzat, lanpostuak betetze aldera Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren mendeko ikastetxeetan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsa aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 22ko Aginduan (2023ko abenduaren 1eko EHAA, 230. zk.), zeinaren bidez iragartzen baita erkidego-mailako lekualdatze-lehiaketa, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-kidegoetako funtzionarioentzat, lanpostuak betetze aldera Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren mendeko ikastetxeetan. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2023/5379 (120/111) orrialdean, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegorako ikastetxeen II-6 eranskinari buruzkoan, ez dira aipatu ikastetxe batzuk, eta behin betiko testua akats zuzenketa honen I. eranskinean adierazten den bezala geratu da.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 12a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala