Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2023ko abenduaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5623

2318/2023 EBAZPENA, abenduaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Alfonso Aliende Agirre jauna Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatzen duena.

Aztertu dugu Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen urriaren 5eko 1939/2023 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2023ko urriaren 23ko EHAAn.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Alfonso Aliende Agirre jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Alfonso Aliende Agirre jauna Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko urtarrilaren 22tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala