
240. zk., 2023ko abenduaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5621
2293/2023 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Aintzane Atela Arin andrea Zeladoreen Arduraduna (Allende Pabiloia) kargutik kentzen den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan.
2137/2019 Ebazpenaren bidez, Aintzane Atela Arin andrea Zeladoreen arduradun (Allende Pabiloia) izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Aintzane Atela Arin andrea Zeladoreen Arduraduna (Allende Pabiloia) kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko azaroaren 30aren lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2023ko azaroaren 24a.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.
RSS