Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2023ko abenduaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5609

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 24koa, Osasuneko sailburuordearena, esklerosi anizkoitza ikertzeko proiektuetarako laguntzak ematen dituena.

Osasuneko sailburuaren 2023ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez esklerosi anizkoitza ikertzeko proiektuetarako laguntzen deialdia onartu zen (2023ko uztailaren 26ko EHAAn argitaratu zen, 141. zenbakian).

Ebazpenak 11. artikuluan ezartzen du laguntzak osasuneko sailburuordeak emango dituela, balorazio batzordeak proposamena egin ostean, EHAAn argitaratutako ebazpen baten bidez.

Aurkeztu diren eskabideak ikusita eta balorazio batzordeak egindako proposamena aztertuta, harekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zehazten diren ikerketa-proiektuak finantzatzea.

Bigarrena.– II. eranskinean azaltzen diren eskabideak ezestea.

Hirugarrena.– Oinarri arautzaileetako 11.4 artikuluan ezarritakoa betez, erakunde eskatzaileek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute ebazpen honen aurka.

Barakaldo, 2023ko azaroaren 24a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala