Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2023ko abenduaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
5605

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 28koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita larrialdietako eta babes zibileko bereizgarri berdedun merezimendu-domina eman zaien pertsonen eta larrialdietako eta babes zibileko merezimendu plaka-diploma eman zaien erakundeen zerrenda.

Larrialdietako eta babes zibileko bereizgarri berdedun merezimenduaren dominak eman dituzten Segurtasuneko sailburuordearen 2023ko azaroaren 23ko ebazpenetan eta larrialdietako eta babes zibileko merezimenduaren plaka-diploma eman duen Segurtasuneko sailburuordearen 2023ko azaroaren 23ko Ebazpenean xedatutakoa kontuan hartu da.

Eusko Jaurlaritzaren larrialdien eta babes zibilaren arloko sariei buruzko azaroaren 21eko 253/2017 Dekretuaren 12.4 artikulua ikusi da. Beraz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Segurtasuneko sailburuordeak, 2023ko azaroaren 23ko ebazpenen bidez, larrialdietako eta babes zibileko bereizgarri berdedun domina eman diela honako hauei:

– Victoria Eugenia Bustillo Casare.

– Iñigo Malax-Echevarria Uribe.

– D92R7 IPZ duen Ertzaintzako agentea.

– 29307 IPZ duen Ertzaintzako agentea.

– Jon Iker Garay Canelón.

– Aitor Zurinaga Goikoetxea.

– Borja Zapata Fidalgo.

– 30404 IPZ duen Ertzaintzako praktiketako agentea.

– 23049 IPZ duen Ertzaintzako agente lehena.

– Andrea Gómez Olivenza.

– Uxue Suing Bermejo.

– 08293 IPZ duen Ertzaintzako agentea.

Bigarrena.– Argitara ematea Segurtasuneko sailburuordeak, 2023ko azaroaren 23ko Ebazpenaren bidez, larrialdietako eta babes zibileko plaka-diploma eman diola honako honi:

– Acción Norte Vitoria gobernuz kanpoko erakundea.

Hirugarrena.– Pertsona eta erakunde horiek domina edo plaka-diploma bana jasoko dute.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 28a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.


Azterketa dokumentala