
239. zk., 2023ko abenduaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
5597
EBAZPENA, 2023ko azaroaren 22koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena eta Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Gurenet atarian noiz argitaratu den 2022ko abenduaren 5eko ebazpenen bidez deitutako lanpostuak behin betiko betetzeko prozedurak amaitzen dituen Ebazpena.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen eta Segurtasuneko sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko ebazpenen bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak behin betiko betetzeko prozeduretarako deialdiak egin ziren. Ebazpenen hirugarren oinarriarekin bat etorriz, eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau
EBAZTEN DUT:
Jakinarazten da 2023ko azaroaren 20an argitaratu dela Segurtasun Saileko Gurenet atarian Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen eta Segurtasuneko sailburuordearen Ebazpena, 2023ko azaroaren 19koa, 2022ko abenduaren 5eko ebazpenen bidez deitutako lanpostuak behin betiko betetzeko prozedurak amaitzen dituena (abenduaren 30eko EHAA, 249. zk.) (C247/C248/C249/C250).
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 22a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MIREN GOITIA GABIOLA.
Segurtasuneko sailburuordea,
RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.
RSS