
238. zk., 2023ko abenduaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5585
IRAGARKIA, 2023ko abenduaren 5ekoa, Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitara ematen den, lehia posible baten ondorioetarako, Bizkaiko Zeberio, Galdakao, Bedia eta Igorre udal-mugarteetan, Feroskana parke eolikorako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera.
115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena), Feroskana parke eolikorako aurkeztutako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera iragartzen da:
– Eskatzailea: Ferosca Wind, S.L.
– Tartean dauden udal-mugarteak: Zeberio, Galdakao, Bedia eta Igorre (Bizkaia).
– Haize-sorgailuen kopurua: 6.
– Instalatu den potentzia gordina: 27 MW.
– Ukitutako azaleraren poligonalaren koordenatu geografikoak:
(Ikus .PDF)
Hori guztia argitara ematen da, eta hogei eguneko epea ematen da, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek aipatutako dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren araberako lehia-eskabidea aurkeztu dezaten Industria Administrazioaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Concha Jeneralaren kalea 23, 48010 PK) edo izapidetze elektronikoaren plataformaren bidez, GE-Y prozeduraren bidez, hemen:
https://www.euskadi.eus/prozedura/ge/web01-a2energi/eu/
Bilbao, 2023ko abenduaren 5a.
Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
M.ª JESUS MARKAIDA URIARTE.
RSS