
238. zk., 2023ko abenduaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (105 KB - 2 orri.)
- EPUB (116 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5584
IRAGARKIA, 2023ko abenduaren 4koa, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Azkoitia, Azpeitia, Ezkio-Itsaso eta Zumarragan (Gipuzkoa) dagoen «Parque Eólico Buruzai» (20 MW) izeneko proiektuaren eta hari lotutako azpiegituren aurretiazko administrazio-baimenak eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko eskabideak.
115/2002 Dekretuaren 7. artikuluan (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena) eta 24/2013 Legearen 53.1 artikuluan (24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa) ezarritako ondorioetarako, eta bat etorriz Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin, jendaurrean jartzen dira BURUZAI parke eolikoari eta hari lotutako azpiegiturei buruzko proiektua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.
Espedientea: 20-GE-Y-2021-00018.
– «Parque Eólico Buruzai» proiektua:
1.– 20 MW-eko parke eolikoa. Honako hauek ditu: 4 aerosorgailu, 5 MW-ko potentzia unitarioa dutenak eta aerosorgailuen arteko interkonexio-azpiegitura elektrikoa, 30 kV-koa, Azkoitia, Azpeitia, Ezkio-Itsaso eta Zumarragako udalerrietan.
2.– Buruzai parke eolikotik SET Ezquioga T1 azpiestaziora sortutako energia elektrikoa husteko azpiegitura. Lurpeko linea elektriko baten bidez egingo da, 30 kVkoa eta 5.634 metroko luzerakoa, eta bi zatitan banatuko da Azpeitiko eta Ezkio-Itsasoko udal-mugarteetatik igaroz (Gipuzkoa).
– Lehen tartea Buruzai parke eolikotik Buruzai Sekzionamendu Zentrora joango da: 5.589 metroko luzera.
– Bigarren tartea Buruzai Sekzionamendu Zentrotik SET Ezquioga T1era: 45 metroko luzera.
– Xedea: energia elektrikoa sortzea lehorreko teknologia eoliko berriztagarriaren bidez.
– Eskatzailea: Green Capital Development 65, S.L.U.
– Eskaeraren helburua: aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.
– Tartean dauden udal-mugarteak: Azkoitia, Azpeitia, Ezkio-Itsaso eta Zumarraga (Gipuzkoa).
– Banaketa-sarera husteko puntua: «Ezquioga T1» azpiestazioa, 30 kV-ekoa, i-DE Redes Eléctricas inteligentes, SAUrena.
– Parke eolikoaren aurrekontua: 19.573.557,43 euro.
– Ebakuazio-linearen aurrekontua: 779.479,99 euro.
Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak eman behar dio proiektu honi aldez aurreko administrazio-baimena. Jendaurrean erakusteko izapidea bete behar du baimen horrek, dena den, ingurumen-inpaktuaren azterketarekin batera, horrela ezartzen baita Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan.
Hori guztia argitaratzen da, interesdunek eta, oro har, herritarrek 30 eguneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunetik aurrera, dokumentazioa azter dezaten Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, 20006, Donostia) eta Interneteko www.euskadi.eus webgunean (Energia eta meategiak/Energia ataleko proiektuen jendaurreko informazioan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/), eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Donostia, 2023ko abenduaren 4a.
Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
AGUSTÍN AROSTEGI ARTETXE.
RSS