Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2023ko abenduaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5582

IRAGARKIA, 2023ko azaroaren 30ekoa, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Antzuolan eta Urretxun (Gipuzkoa) dagoen «Parque Eólico Trekutz» (10 MW) izeneko proiektuaren eta hari lotutako azpiegituren aurretiazko administrazio-baimenak eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko eskabideak.

115/2002 Dekretuaren 7. artikuluan (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena) eta 24/2013 Legearen 53.1 artikuluan (24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa) ezarritako ondorioetarako, eta bat etorriz Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin, jendaurrean jartzen dira Trekutz parke eolikoari eta hari lotutako azpiegiturei buruzko proiektua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

Espedientea: 20-GE-Y-2021-00017.

– «Parque Eólico Trekutz» proiektua:

– 10 MW-eko parke eolikoa. Honako hauek ditu: 2 aerosorgailu, 5 MW-ko potentzia unitarioa dutenak eta aerosorgailuen arteko interkonexio-azpiegitura elektrikoa, 30 kV-koa, Antzuolako eta Urretxuko udalerrietan.

– Sortutako energia elektrikoa husteko azpiegitura:

– Energia Trekutz parke eolikotik Trekutz Sekzionamendu Zentrora husteko, lurpeko linea elektrikoaren zirkuitu bat egingo da, 30 kV-koa eta 3.640 metroko luzera duena.

– Energia Trekutz Sekzionamendu Zentrotik Set Vurrechu T1era husteko, lurpeko linea elektrikoaren zirkuitu bat egingo da, 30 kV-koa eta 580 metroko luzera duena.

– Ebakuazio-linea Urretxuko udalerritik igaroko da (Gipuzkoa).

– Xedea: energia elektrikoa sortzea lehorreko teknologia eoliko berriztagarriaren bidez.

– Eskatzailea: Cilda Energy SLU.

– Eskaeraren helburua: aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

– Tartean dauden udal-mugarteak: Antzuola eta Urretxu (Gipuzkoa).

– Banaketa-sarera husteko puntua: «Vurrechu T1» azpiestazioa, 30 kV-ekoa, i-DE Redes Eléctricas inteligentes, SAUrena.

– Parke eolikoaren aurrekontua: 10.275.900,24 euro.

– Ebakuazio-linearen aurrekontua: 624.061,40 euro.

Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak eman behar dio proiektu honi aldez aurreko administrazio-baimena. Jendaurrean erakusteko izapidea bete behar du baimena horrek, dena den, ingurumen-inpaktuaren azterketarekin batera, horrela ezartzen baita Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan.

Hori guztia argitaratzen da, interesdunek eta, oro har, herritarrek 30 eguneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunetik aurrera, dokumentazioa azter dezaten Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, 20006 Donostia) eta Interneteko www.euskadi.eus webgunean (Energia eta meategiak/Energia ataleko proiektuen jendaurreko informazioan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/), eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Donostia, 2023ko azaroaren 30a.

Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

AGUSTÍN AROSTEGI ARTETXE.


Azterketa dokumentala