Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2023ko abenduaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5581

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bideratutako 316/2023 prozedura laburtuan.

Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea.

316/2023 prozedura laburtua: Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren aginduen aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Agindu horien bidez, ezetsi egiten dira Funtzio Publikoko sailburuordearen martxoaren 16ko 003/2023 Ebazpenaren aurka demandatzaileek jarritako gora jotzeko errekurtsoak; eta ebazpen horren bidez, indarrean dauden lan-poltsei dagozkien zerrendak argitaratzea xedatzen da, 2022an egindako zerbitzuak birbarematu ondoren.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 23a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala