Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2023ko abenduaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5580

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Vitoria-Gasteizeko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bideratutako 329/2023 prozedura laburtuan.

Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Gasteizeko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea.

329/2023 prozedura laburtua: Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2023ko ekainaren 26ko Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Agindu horren bidez, osorik ezesten da demandatzaileak Funtzio Publikoko sailburuordearen 2023ko martxoaren 16ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa; eta ebazpen horren bidez, indarrean dauden lan-poltsei dagozkien zerrendak argitaratzea xedatu zen, 2022an emandako zerbitzuak birbarematu ondoren.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 14a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala