
238. zk., 2023ko abenduaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5576
AGINDUA, 2023ko azaroaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Zabalburu» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren erakunde titularraren izena aldatzeko baimena emateko dena.
Bilbon (Bizkaia) dagoen «Zabalburu» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren erakunde titularraren ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez ikastetxearen titularraren izena aldatzeko baimena eskatzen duen.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da eta indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio.
Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa (uztailaren 4ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– «Zabalburu» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren erakunde titularraren izena aldatzen da: egun erakunde titularraren izena «Colegio Zabalburu Ikastetxea Sociedad Cooperativa» da eta aurrerantzean «Zabalburu Ikastetxea S. Coop.» izango da. Ikastetxeak 48009517 kode-zenbakia du eta Bilboko udalerriko (Bizkaia) Esperanza kaleko 12. zenbakian dago.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aukez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 29a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS