![Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria](/appcont/servibopvi/images/bopv_anuncio_e.png)
238. zk., 2023ko abenduaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (168 KB - 5 orri.)
- EPUB (186 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5575
EBAZPENA, 2023ko azaroaren 30ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita 823. ikastarotik 825. ikastarora bitarteko ikasleei produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak emateko eta baliozkotzeko.
EGITATEAK
Lehenengoa.– Ikastaro hauek antolatu dira:
– 823 zenbakiko ikastaroa, Fraisoro Eskola BHIk emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren berriztatze-ikastaroa, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.
– 824 zenbakiko ikastaroa, Gestión Integral Denbo SLk emandakoa: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.
– 825 zenbakiko ikastaroa, titulua baliozkotzekoa, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena; eta beste autonomia-erkidego batzuetan egindako produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroak, oinarrizko mailakoak, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.
Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian –oinarrizko mailari dagokionez– eta B zatian –maila kualifikatuari dagokionez– jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira hiru ikastaro horiek, eta, hurrenez hurren, B eta C motetako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, hain zuzen, produktu fitosanitarioak modu jasangarrian erabili ahal izateko jardun-esparrua ezartzen da.
Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.
Ikusi dira, halaber, honako hauek:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.
Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitzen baitzaizkio landare-osasunaren alorreko eginkizunak. Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Nekazaritzako produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartelak emateko agintzea:
1.– Maila kualifikatukoa, 823. ikastaroan, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.
2.– Oinarrizko mailakoa, 824. ikastaroan, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.
3.– Maila kualifikatukoa eta oinarrizko mailakoa, 825. ikastaroan, ebazpen honen III. eranskineko zerrendetan agertzen diren pertsonei.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 30a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
JORGE GARBISU BUESA.