Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2023ko abenduaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5574

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 14koa, Ingurumen Jasangarritasunaren sailburuordearena. 2023ko maiatzaren 23an, orduko Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak beste ebazpen bat hartu zuen, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urriaren 13ko Aginduan jasotako dirulaguntzen deialdia ebazteko (agindu hartan egin zen deialdia Ekonomia Zirkularreko berrikuntzarako dirulaguntzetarako, oinarri arautzaileak ezartzeaz batera). Ebazpen hura aldatzera dator honako hau.

GERTAKARIAK

1.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urriaren 13ko Ebazpenaren bidez ekonomia zirkularreko berrikuntzarako dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri ziren eta deialdia egin zen.

2.– Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2023ko maiatzaren 23ko Ebazpenaren bidez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urriaren 13ko Aginduan jasotako dirulaguntzen deialdia ebatzi zen (agindu haren bidez ezarri ziren ekonomia zirkularreko berrikuntzarako dirulaguntzen oinarri arautzaileak, deialdia bera egiteaz batera). Ebazpen horretako I. eranskinean dator zehazturik zer erakundek irabazi dituzten ekonomia zirkularreko berrikuntzarako 2022ko dirulaguntzak, bai eta zer proiektu aurkeztu zituzten eta zer kopuru dagozkien ere.

3.– 2023ko ekainaren 7an, Euskadiko Elikaduraren Klusterrak, 013-INNO-EC/22 espedientearen esparruan bitarteko agente gisa, aurkeztu zuen Artzai Gazta, S Coop erakunde parte-hartzaileak izenpetutako ukoa emandako dirulaguntzari, 2023ko maiatzaren 23ko Ebazpenaren bidez «Ingurulabel: Euskadiko elikagaien industriaren ingurumen-jardueraren ebaluazioa eta komunikazioa» proiektua gauzatzeko.

4.– 2023ko ekainaren 30ean, Sociedad Financiera y Minera, SA merkataritza-sozietateak EAEko ingurumen-organoari jakinarazi zion enpresak «Heidelberg Materials Hispania Cementos, SA» izena hartu duela, eta sozietatearen izena aldatzeko eskritura aurkeztu zuen.

5.– 2023ko irailaren 7an, Euskadiko Elikaduraren Klusterrak EAEko ingurumen-organoari jakinarazi zion Artzai Gazta S Coop sozietateak «Ingurulabel: Euskadiko elikagaien industriaren ingurumen-jardueraren ebaluazioa eta komunikazioa» proiektuan parte hartzen zuen enpresa gisa zuen posizioa HARAKAI S COOP merkataritza-sozietateari utzi ziola, eta azken horrek dirulaguntzaren titulartasunetik eratorritako eskubide eta betebehar guztiak eskuratu zituela.

6.– Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2023ko irailaren 14ko Ebazpenaren bidez, onartu egin zen Artzai Gazta S Coop-ek «Ingurulabel: Euskadiko elikagaien industriaren ingurumen-jardueraren ebaluazioa eta komunikazioa» proiektua gauzatzeko egindako ukoa, eta horren ondoriozko onura ekonomikoak galdu zituela adierazi zen.

7.– Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2023ko urriaren 5eko Ebazpenaren bidez, Harakai S Coop merkataritza-sozietatea Artzai Gazta, S Coop enpresaren posizioan subrogatzea erabaki zen, «Ingurulabel: Euskadiko elikagaien industriaren ingurumen-jardueraren ebaluazioa eta komunikazioa» proiektua gauzatzeko. Halaber, honako hau gehitzen zen: «Ondorioz, Harakai S. Coop. Artzai Gazta S. Coop. enpresari 2023ko maiatzaren 23ko Ebazpenaren bidez emandako dirulaguntzaren onuradun izango da (...)».

8.– 2023ko urriaren 11n, Urola Garaiko Garapenerako Agentzia SA bitarteko eragileak ekonomia zirkularreko berrikuntzarako dirulaguntzak emateko Ebazpena zuzentzeko eskatu zuen; zehazki, «Urola Zirkularra» proiektuari dagokionez, Plasnor SA enpresa partehartzailea (IFK: A20046918) jartzen duen lekuan, Plasnor SL enpresa (IFK: B67935031) jartzeko.

9.– 2023ko urriaren 17an, Urola Garaiko Garapenerako Agentzia SAk EAEko ingurumen-organoari jakinarazi zion Ameztoi Anaiak SL sozietateak Elmubas Iberica SLri utzi ziola «Urola Zirkularra» proiektuan parte hartzen duen enpresa gisa zuen posizioa, eta azken horrek eskuratu zituela dirulaguntzaren titulartasunetik eratorritako eskubide eta betebehar guztiak.

10.– 2023ko urriaren 17an, Heidelberg Materials Hispania Cementos SA enpresak EAEko ingurumen-organoari jakinarazi zion 2023ko maiatzaren 23ko Ebazpenaren bidez emandako dirulaguntza «Neusbed» izeneko proiektua gauzatzeko 054-INNO-EC/22 espedientean parte hartzen duten enpresen artean banatutako diru-kopuruak gainditu egiten zituela programak ezarritako gehieneko intentsitateak, eta hori zuzentzeko eskatu zuen.

11.– Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2023ko urriaren 24ko Ebazpenaren bidez, Elmubas Iberica SL merkataritza-sozietatea Ameztoi Anaiak SL enpresaren posizioan subrogatzea erabaki zen, «Urola Zirkularra» proiektua gauzatzeko. Horren ondorioz, Elmubas Iberica SL igaro da Ameztoi Anaiak SL enpresari emandako dirulaguntzaren onuradun izatera, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2023ko maiatzaren 23ko Ebazpenari jarraikiz - zeinaren bidez Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urriaren 13ko Aginduan (zeinaren bitartez ezartzen baitira ekonomia zirkularreko berrikuntzarako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta dirulaguntzen deialdia egiten baita) jasotako dirulaguntzen deialdia ebazten baita-.

12.– 2023ko urriaren 25ean, Sidenor Aceros Especiales SL enpresak «lohiak eta txirbila adreiluak fabrikatzeko aprobetxatzea» izeneko proiektua gauzatzeko emandako dirulaguntzaren zenbatekoak zuzentzeko eskatu zuen, 014-INNO-EC/22 espedientearen esparruan; zehazki, Sidenor Aceros Especiales SL enpresari 14.079,32 euro emateko eta Prefabricados de hormigon Etxeberria SA enpresari 15.920,68 euro emateko.

13.– Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2023ko azaroaren 9ko Ebazpenaren bidez, Sociedad Financiera y Minera, S.A. entitatearen izen soziala aldatzea erabaki zen. Erakunde horrek Heidelberg Materials Hispania Cementos, S.A. izena hartuko du, «Neusbed» izeneko proiektua gauzatzeko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urriaren 13ko Aginduaren babesean diruz lagundu zena.

Hona hemen aurreko gertakariei aplikatu beharreko

ZUZENBIDE OINARRIAK

1.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, «Administrazio Publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetan egindako hutsegite materialak, izatezkoak edo aritmetikoak, ofizioz edo interesdunek hala eskatuta».

2.– Lehenik eta behin, kontuan hartuta Artzai Gazta, S Coop-ek uko egin diola «Ingurulabel: Euskadiko elikagaien industriaren ingurumen-jardueraren ebaluazioa eta komunikazioa» proiektua gauzatzeko emandako dirulaguntzari, bai eta Harakai, S Coop proiektua gauzatzeko bere lekuan subrogatzea erabaki dela ere, hori aldatu behar da Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2023ko maiatzaren 23ko Ebazpenaren I. eranskinean (diruz lagundutako proiektuak), zeinaren bidez, ekonomia zirkularrean berritzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia ezartzen dituen 2022ko urriaren 13ko Aginduan jasotako dirulaguntzen deialdia ebatzi zen. Beraz, «Ingurulabel» proiektuan parte hartzen duten enpresei dagokienez (013-INNO-EC/22), Artzai Gazta, S Coop enpresa aldatu behar da Harakai, S Coop enpresaren alde.

3.– Bigarrenik, Urola Garaiko Garapenerako Agentzia SAk 2023ko urriaren 11n egindako zuzenketa-eskaera eta espedientean dagoen dokumentazioa kontuan hartuta, bidezkoa da ekonomia zirkularreko berrikuntzarako dirulaguntzak emateko 2023ko maiatzaren 23ko Ebazpena zuzentzea, eta horrela, «Urola Zirkularra» proiektuari dagokionez (Esp.: 045-INNO-EC/22), Plasnor SA enpresa parte-hartzailea (IFK: A20046918) Plasnor SL enpresarengatik (IFK: B67935031) aldatzea.

Ildo horretan, bitarteko agenteak dirulaguntzaren eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioan ikusten denez, akats baten ondorioz Plasnor SA proiektuan parte hartu zuten enpresetako bat bezala sartu bazen ere, aurkeztutako dokumentu guztiak Plasnor SLri buruzkoak ziren.

4.– Hirugarrenik, berriro ere 045-INNO-EC/22 espedienteari dagokionez, kontuan hartuta Elmubas Iberica SL merkataritza-sozietatea subrogatu egin dela Ameztoi Anaiak SL enpresaren posizioan «Urola Zirkularra» proiektua gauzatzeko (subrogazio hori Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2023ko urriaren 24ko Ebazpenaren bidez erabaki zen), bidezkoa da ildo horretan Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2023ko maiatzaren 23ko Ebazpenaren I. eranskina (diruz lagundutako proiektuak) aldatzea.

5.– Laugarrenik, 054-INNO-EC/22 eta 014-INNO-EC/22 espedienteei dagokienez, bidezkoa da parte hartzen duten enpresen dirulaguntzaren banaketa zuzentzea, interesdunek eskatu bezala.

Ildo horretan, 054-INNO-EC/22 espedienteari dagokionez, «Neusbed» izeneko proiektua gauzatzeko enpresa parte-hartzaileei emandako dirulaguntzaren banaketa honela aldatzen da:

(Ikus .PDF)

Eta, 014-INNO-EC/22 espedienteari dagokionez, Sidenor Aceros Especiales SLk egindako eskaera kontuan hartuta, bidezkoa da «Sludgebrick» izeneko proiektua gauzatzeko emandako dirulaguntzaren banaketa honela aldatzea:

(Ikus .PDF)

6.– Azkenik, kontuan hartuta Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2023ko azaroaren 9ko Ebazpenaren bidez erabaki dela Sociedad Financiera y Minera, SA entitatearen izen soziala Heidelberg Materials Hispania Cementos, SA enpresara aldatzea, «Neusbed» (054-INNO-EC/22) izeneko proiektua gauzatzeko, aldaketa hori egin behar da 2023ko maiatzaren 23ko Ebazpenaren eranskinean (2022ko urriaren 13ko Aginduan jasotako dirulaguntzen deialdia ebazten duena).

7.– Adierazitako guztiagatik, idazki honetan azaldutako gertakariak kontuan hartuta, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikulua aplikatuz, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2023ko maiatzaren 23ko Ebazpenaren I. eranskina (diruz lagundutako proiektuak) aldatzea erabaki da ebazpen horren bidez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urriaren 13ko Aginduan (zeinaren bitartez ezartzen baitira ekonomia zirkularreko berrikuntzarako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta dirulaguntzen deialdia egiten baita) jasotako dirulaguntzen deialdia ebazten da.

8.– Organo honi dagokio ebazpen hau emateko eskumena, otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena) xedatutakoaren arabera.

Egitatezko aurrekariak eta azaldutako oinarri juridikoen oinarri den araudia ikusi ostean honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2023ko maiatzaren 23ko Ebazpena aldatzea. Ebazpen horren bidez ebatzi zen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urriaren 13ko Aginduan jasotako dirulaguntzen deialdia (agindu hartan ezarri ziren ekonomia zirkularreko berrikuntzarako dirulaguntzen oinarri arautzaileak, deialdia bera egiteaz batera). Zehazki, aldaketa hauek egin behar dira:

1.– I. eranskinean, diruz lagundutako proiektuak,

honako hau dioen lekuan:

(Ikus .PDF)

honako hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

2.– I. eranskinean, diruz lagundutako proiektuak,

honako hau dioen lekuan:

(Ikus .PDF)

honako hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

3.– I. eranskinean, diruz lagundutako proiektuak,

honako hau dioen lekuan:

(Ikus .PDF)

honako hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

4.– I. eranskinean, diruz lagundutako proiektuak,

honako hau dioen lekuan:

(Ikus .PDF)

honako hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Agintzen dut ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ezagutzera ematearren.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 14a.

Ingurumen Jasangarritasunaren sailburuordea,

AITOR ALDASORO ITURBE.


Azterketa dokumentala