Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2023ko abenduaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5571

188/2023 DEKRETUA, abenduaren 13koa, Arau-Hausteen Berri Emateko eta Informatzaileak Babesteko Barne-Sistemaren Arduraduna izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko abenduaren 13an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Maria Teresa Basabe Chavarri andrea, Arau-Hausteen Berri Emateko eta Informatzaileak Babesteko Barne-Sistemaren Arduradun izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2023ko abenduaren 18tik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko abenduaren 13an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala