Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2023ko abenduaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5569

IRAGARKIA, Aulesti udalerrian (Bizkaia), errekatxo baten aprobetxamendurako emakida, baratzeak eta intxaurrondoak ureztatzeko eta abeltzaintzan erabiltzeko espedientea jendaurrean jartzeko dena.

Espedientearen kodea: A-B-2022-0018.

Eskatzailea: María Ángeles Rementería Bollar.

Jardueraren kokapena: Ibarrola auzoa (Aulesti).

Bilketa-puntua (koordenatuak UTM (ETRS89)): X = 533.644; Y = 4.794.049.

Eskatutako urteko bolumena: 3.154 m3 urtean.

Uraren erabilera: nekazaritza-ureztapena eta abeltzaintza.

Obren deskribapena: urak 45 cm inguruko altuera duen masako hormigoizko presa baten bidez desbideratzen dira, eta polietilenozko hoditeriaren bidez eramaten dira 20 m3 inguruko edukiera duen lehen erregulazio-andel batera, Etxebarri baserriaren parean, 5. poligonoko 49. partzelan.

Andel horretatik, abeltzaintza-beharrak asetzeaz gain, urak, grabitatearen bidez, 12 eta 3 m3-ko beste bi andeletara ere bideratzen dira, hurrenez hurren, baratzeak eta intxaurrondoak ureztatzeko.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du, kaltetutzat jotzen direnek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 29a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala