Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2023ko abenduaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GETXOKO UDALA
5531

IRAGARKIA, Getxoko Kultur Etxea erakunde autonomoan Administrazio Orokorreko teknikari lanpostu bat betetzeko deialdia eta oinarriak onartzeari eta horietan akats batzuk zuzentzeari buruzkoa.

Presidentearen urriaren 18ko 301/2023 Ebazpenaren bidez, Administrazio Orokorreko teknikari lanpostu bat betetzeko deialdia eta oinarriak onartu dira.

Onarpenaren iragarkia 2023ko urriaren 27ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (207. zk.) argitaratu da.

Presidentearen azaroaren 9ko 336/2023 eta azaroaren 14ko 338/2023 Ebazpenen bidez, 301/2023 Ebazpenean antzemandako akatsak zuzendu dira.

Zuzenketaren iragarkia 2023ko azaroaren 22ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (224. zk.) argitaratu da.

Getxo, 2023ko azaroaren 22a.

Getxoko Kultur Etxeko Presidentea,

IRANTZU URIARTE GÓMEZ.


Azterketa dokumentala