Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2023ko abenduaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5521

1513/2023 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena. Honen bidez, Nerea Aranguren Uriarte andrea izendatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbituko Zuzendaritza Nagusian Ekonomiako eta finantzako zuzendaritzan, Informatika eta informazio Sistemen Zuzendariordetzako Negozioko Aplikazioen Zerbitzuko (ZN Datuen Analitika) atalburu korporatibo-2 lanpostua betetzeko.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren uztailaren 11ko 1330/2023 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian Ekonomiako eta finantzako zuzendaritzan, Informatika eta informazio Sistemen Zuzendariordetzako Negozioko Aplikazioen Zerbitzuko (Zn Datuen Analitika) atalburu Korporatibo-2 lanpostua betetzeko deialdia egin zen.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko izangaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere. Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan izanik, Balorazio Batzordearen ustez, Nerea Aranguren Uriarte andrea aproposa da deialdiko lanposturako eta bertan jarduteko trebakuntza egokia du.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Nerea Aranguren Uriarte andrea Ekonomiako eta finantzako zuzendaritzan, Informatika eta informazio Sistemen Zuzendariordetzako Negozioko Aplikazioen Zerbitzuko (Zn Datuen Analitika) atalburu Korporatibo-2 izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian (00105 plaza-kodea).

Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko azaroaren 27tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 21a.

(Giza Baliabideen zuzendariaren ordez, Administrazio Kontseiluaren 2009ko urriaren 6ko Erabakiarekin bat etorriz, Erakunde Zentraleko lanpostu hutsak, absentziak edo gaixotasunak daudenean ordezkapenak egiteko araubidea ezartzen duena).

Hautaketako eta Horniketako zuzendariordea,

BEATRIZ GUELBENZU ECHEVERRÍA.


Azterketa dokumentala