Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2023ko abenduaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
5509

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 29koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan, ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarri-programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak bigarren aldiz gehitzea erabaki da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Abenduaren 21eko 1124/2021 Errege Dekretuaren bidez, autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei laguntzak zuzenean ematea onartu zen, ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarri-programak gauzatzeko (2021eko abenduaren 22ko 305. zenbakia duen Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan). Aipatu Errege Dekretuaren bidez, ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarrien instalazioak ezartzeari lotutako pizgarriak emateko oinarri arautzaileak ezarri ziren, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, Errege Dekretu horren V. eranskinean ezarritako laguntzaren zenbateko osoari dagokion aurrekontua 8.941.671 eurokoa da.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegorako esleitutako guztizko aurrekontuaren (8.941.671 euro) % 10 (894.167,10 euro) erreserbatu zen Eusko Jaurlaritzak egingo zituen zuzeneko inbertsioetarako, 1124/2021 Errege Dekretuan adierazitako moduan.

Hirugarrena.– EEEko zuzendari nagusiaren 2022ko martxoaren 8ko Ebazpenaren bidez (2022ko martxoaren 21eko 57. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratua), ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarrien instalazioak ezartzeari lotutako pizgarri-programaren oinarri arautzaileak onetsi, deitu eta argitaratu ziren, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Laugarrena.– Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2023ko urriaren 02ko Ebazpenaren bidez (2023ko urriaren 17ko 198. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua), aldatu egin zen, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarrien instalazioak ezartzeko pizgarri-programaren aurrekontu-zuzkidura, 8.941.671,00 euroko zenbateko gehigarriarekin.

Bosgarrena.– 1124/2021 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, eta horretarako eskaera egin ondoren, IDAEko presidentearen 2023ko azaroaren 23ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoari 4.911.153,00 euroko zenbateko gehigarria ematea erabaki zen. Horrek, guztira, 22.794.495,00 euroko aurrekontua dakar, ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarri-programa aurrera eramateko, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Horrenbestez, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarri-programara bideratutako baliabide ekonomikoak 4.911.153,00 euroan gehitzea, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Hori dela eta, ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarri-programaren deialdia finantzatzeko guztizko baliabide ekonomikoak 22.794.495,00 eurokoak dira, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren kargurako pizgarri-programa honetara bideratutako igoeraren ondoren, zeharkako gastuak (683.834,13 euro) eta zuzeneko inbertsioak egiteko erreserba (894.167,10 euro) kendu eta gero, zuzkidura ekonomikoa 21.216.493,77 eurokoa da. Pizgarri-programa bakoitzerako, zenbateko hauen arabera banatuko da:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Bilboko administrazioarekiko auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2023ko azaroaren 29a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala