Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2023ko abenduaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
5466

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 23koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, 2023ko maiatzaren 17ko Ebazpena aldatzen duena, zeinaren bidez langile lan-kontratadun finkoen hautaketa-prozesurako deia egiten baita, kategoria hauetan: Komunikazio Digitaleko teknikaria, Sistemen teknikaria, Administrazioko eta Zerbitzuetako teknikaria eta Administrari laguntzailea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta huts edo omisio horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen ez bada.

Horrelako huts edo omisioak ikusi zirenez 2023ko maiatzaren 17ko Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak emandako ebazpenean, zeinak langile lan-kontratudun finkoen hautaketa-prozesurako deia egiten duen, kategoria hauetan: Komunikazio Digitaleko teknikaria, Sistemen teknikaria, Administrazioko eta Zerbitzuetako teknikaria eta Administrari laguntzailea, ebazpena aldatzeari ekin zaio.

1.– Oinarri orokorretako oposizio fasea arautzen den 11.1 puntuan 2023/2446 orrian (17/11) jasoa,

hau dioen tokian:

«Bi proba izango ditu oposizio-faseak, bata teorikoa eta praktikoa bestea, bete nahi diren lanpostuetarako beharrezko jakintza eta gaitasuna baloratzeko.

Lehenengo partea:

– Lehen ariketa edo ariketa teorikoa, izaera baztertzailea izango du eta gehienez 20 puntuko balioa edukiko du. Test erako bi proba egin beharko dira, gai-zerrenda orokorrari dagokionez eta berariazko gai-zerrendari buruz, galdera bakoitzean lau erantzun emango dira aukeran eta hutsegiteak ez dira zigortuko.

Lehenengo fase honetan, gutxienez 10 puntu lortu beharko dira prozesuan aurrera egin ahal izateko.

Barne Sustapeneko txandako izangaiak lehen ariketa hori egiteaz salbuetsita egongo dira eta horri dagozkien 20 puntuak emango zaizkie.

Bigarren partea:

– Bigarren ariketa edo ariketa praktikoa: gehienez 35 puntuko balioa izango du. Proba teoriko-praktiko bat edo batzuk egin beharko dira, lanpostuaren funtzio eta zeregin nagusiekin zerikusia dutenak. Ariketa gainditzeko gutxienez 17,5 puntu lortu beharko dira.»

honako hau adierazi behar da:

«Hiru proba izango ditu oposizio-faseak, teorikoa, praktikoa eta elkarrizketa, bete nahi diren lanpostuetarako beharrezko jakintza eta gaitasuna baloratzeko.

Lehenengo partea:

– Lehen ariketa edo ariketa teorikoa, izaera baztertzailea izango du eta gehienez 20 puntuko balioa edukiko du. Test erako bi proba egin beharko dira, gai-zerrenda orokorrari dagokionez eta berariazko gai-zerrendari buruz, galdera bakoitzean lau erantzun emango dira aukeran eta hutsegiteak ez dira zigortuko.

Lehenengo fase honetan, gutxienez 10 puntu lortu beharko dira prozesuan aurrera egin ahal izateko.

Barne Sustapeneko txandako izangaiak lehen ariketa hori egiteaz salbuetsita egongo dira eta horri dagozkien 20 puntuak emango zaizkie.

Bigarren partea:

– Bigarren ariketa edo ariketa praktikoa: gehienez 25 puntuko balioa izango du. Proba teoriko-praktiko bat edo batzuk egin beharko dira, lanpostuaren funtzio eta zeregin nagusiekin zerikusia dutenak. Ariketa gainditzeko gutxienez 12,5 puntu lortu beharko dira.

Hirugarren partea:

– Elkarrizketa: gehienez 10 puntuko balioa izango du. Izangaiek lanbide-jardunaren eskakizunetara egokitzeko duten gaitasunaren ebaluazioa. Elkarrizketa ez da baztertzailea izango hautaketa-prozesuan aurrera egiteko, eta gehienez 10 puntu lor daitezke.»

2.– Oinarri orokorretako Baldintza eta merituak alegatzea eta egiaztatze puntuaren barruan, ikastaroen balorazioa arautzen den 11.3.5 puntuan 2023/2446 orrian (17/12) jasoa,

hau dioen tokian:

«Gutxienez 30 orduko iraupeneko ikastaroak besterik ez dira baloratuko.»

honako hau adierazi behar da:

«Lanpostu bakoitzaren oinarri espezifikoetan aurreikusitako iraupena duten ikastaroak bakarrik baloratuko dira»

Donostia, 2023ko azaroaren 23a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala