Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2023ko abenduaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5451

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 27koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzeko izapidea ebazten baita, eta behin betiko onartzen baita «Kadagua ibaiaren uholdeen aurkako proiektua, Aranguren parean, Zallako udalerrian (Bizkaia)» eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiak 2023ko urtarrilaren 12an emandako Ebazpenaren bitartez, «Kadagua ibaiaren uholdeen aurkako proiektua, Aranguren parean, Zallako udalerrian (Bizkaia)»-ri hasierako onespena eman zitzaion, Ingurumenaren gaineko Inpaktuaren Azterlanarekin batera, eta jendaurreko kontsultan jarri zen.

Ebazpen hori 2023ko urtarrilaren 25ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Jendaurrean jartzeko epea amaituta, hamalau alegazio aurkeztu dira.

Administrazioei egindako kontsulten sei erantzun jaso dira, Ingurumen-ebaluazioaren abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horiei guztiei erantzun die Uraren Euskal Agentziak eta aldaketa txiki batzuk egin dira proiektuan; horrez gain, presa txikiaren iragazkortasunerako konponbidean eta Oreñako uraldien ibilguaren trazaduran eta ingurumen-inpaktuaren azterlanean zuzenketak egin dira.

2023ko azaroaren 22ko Ebazpenaren bidez, Ingurumen kalitatearen eta Ekonomia zirkularraren zuzendariak proiektu horren ingurumen-inpaktuaren adierazpena onartzen du.

Era berean, proiektua gainbegiratu eta informatu egin da, eta egiaztatu da teknikoki zuzena dela eta arlo horretako araudi espezifikoan eta Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 234. artikuluan ezarritakoa betetzen duela. Lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauen eta indarreko gainerako legeen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora.

Agentziako Administrazio Kontseiluak 2010eko ekainaren 29ko bileran emandako funtzioen eskuordetzearen arabera, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 13.f) artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, lege horren beraren 15.m) eta Agentziaren Estatutuen 7.2.ñ) artikuluei dagokienez, zuzendari nagusiari dagokio proiektu hau onartzea.

Hori aintzat harturik, jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onespena eman behar da.

Horiek horrela, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kadagua ibaiaren uholdeen aurkako proiektua, Aranguren parean, Zallako udalerrian (Bizkaia) jendaurrean jartzeko izapidea ebaztea, bai eta ingurumenaren gaineko eraginari buruzko azterlana ere.

Bigarrena.– Behin betiko onartzea Kadagua ibaiaren uholdeen aurkako proiektua, Aranguren parean, Zallako udalerrian (Bizkaia), kontrata batez gauzatzeko aurrekontua, hemezortzi milioi ehun eta hirurogeita zortzi mila zazpiehun eta hirurogeita hamazazpi euro eta laurogeita hemeretzi zentimo (18.168.777,99), BEZa barne.

Hirugarrena.– Uraren Euskal Agentziako teknikariek lanen zuinketa egin dezatela; bertan proiektuaren errealitate geometrikoa eta onartutako proiektuan agertzen diren kontratua aurrera eramateko oinarrizkoak diren suposizio guztiak egiaztatzeko.

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legeko 6.4 artikuluari jarraituz, ebazpen honen kontra jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuari, ebazpena jakinarazi eta argitaratu den egunaren biharamunetik hasita, Hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 27a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala