Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2023ko abenduaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5448

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 20koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, balio publikoa batera sortzeko proiektuetarako Eusko Jaurlaritzaren «Elkarlan» sariak emateari buruzkoa.

Balio publikoa batera sortzeko proiektuetarako Eusko Jaurlaritzaren «Elkarlan» sariak emateko deialdia onesten duen Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduan ezarritakoari jarraituz (2023ko irailaren 6ko EHAA, 170 zk.), Hautaketa Batzordeak egindako proposamenez, eta zazpigarren oinarriko 9. atala betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Elkarlan» sariak ematea, hau da, prestazio hauek:

a) 6.000 euro gordin, parte-hartzea sustatzeko modu ezberdinak aplikatzeko aukera ematen duen balio publikoa batera sortzeko proiektu berritzailea onartzeko.

b) 3.000 euro gordin, jardunbide egokiak beste eragile batzuei transferitzeko prozesuan aplikatu ahal izateko.

c) Kanpoko aholkularitza izango da, beste eragile batzuei transferitzeko prozesuan zehar.

d) Saritutako proiektuari zabalkundea emango zaio komunikabide eta hedabideetan hurrengo proiektuetarako.

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Onartutako proiektuetako bakoitzerako Hautaketa Batzordeak egindako balioespenak eranskinean argitaratzea.

Aurkeztu diren eskaera hauek ezetsi egin dira, Aginduan ezarritako eskakizunak ez betetzeagatik:

12, 13, 14 eta 15 espedienteak.

Eskatzailea: BioAlai Kontsumo Ekologikoaren Elkartea.

Proiektua: BioAlai.

Arrazoia: proiektu bera aurkezten dute bost ekintza-eremutan. Horietako bat bakarrik baloratu eta bozkatzen da, 11. espedientea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jar dezakete sail berbereko sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Bosgarrena.– Entitate sarituek idatziz eta berariaz adierazi beharko dute saria onartzen dutela, saritze-ebazpena jakinarazi eta 3 egun balioduneko epearen barruan. Horretarako, saria onartzeko inprimaki bat izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 20a.

Erakunde Harremanetarako sailburuordea,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala