Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2023ko abenduaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5436

AGINDUA, 2023ko azaroaren 22koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez ematen baitira osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak.

Osasuneko sailburuaren 2023ko uztailaren 4ko Aginduaren bidez (EHAA, 167. zk., 2023ko irailaren 1koa), osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta dirulaguntzak emateko deialdia egin zen, 180.000,00 euroko zenbatekoarekin.

Agindu horren 6. eta 7. artikuluan ezartzen denez, bekak eta laguntzak eskuratzeko eskabideak Osasuneko sailburuordeak ebatziko ditu, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ebazpen baten bitartez; betiere, Osasuneko sailburuak horretarako berariaz izendatutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta.

Deialdia egiteko aginduan jasotako bekek eta/edo laguntzek ez dute zertan egon behar pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko foru-arauen 9. artikuluko 9. atalean (hau da, bekei buruzko atalean) aurreikusitako salbuespen-eremuan (Araba, 33/2013 Foru Araua; Bizkaia, 13/2013 Foru Araua; Gipuzkoa, 3/2014 Foru Araua).

Hori guztia kontuan izanik, deialdira bildutako eskabideak aztertuta, eta Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak ematea I. eranskinean adierazten diren pertsonei, bertan zehazten den diru-kopurukoa.

Bigarrena.– II. eranskinean zerrendatutako pertsonen eskaerak ezestea, bertan zehaztutako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 22a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala